detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

OZ-eko Azti Harrigarria

Dorothy bere osaba-izebekin eta Ttotto txakurrarekin bizi da Kansas aldean. Neskatoa eta txakurra zikloi batek harrapatu eta leku ezezagun batera eramango ditu. Etxera itzuli nahiko dute. Maitagarri batek OZ Aztiarengana joateko esango die, hark lagunduko diela.

 
Bidean, pertsonaia berezi batzuekin elkartuko dira, adibidez, burmuina nahi duen txorimalo batekin, edo ausarta izan nahi duen lehoi batekin. Denei laguntzeko prest izango da OZeko Aztia, baldin eta baldintza bat betetzen badute: erresumako sorginik gaiztoena deuseztatzea. Erronka onartzen dute denek, baina eginahal horretan preso hartuko dituzte. Hala ere, sorgina garaitzean zerbait bitxia gertatuko da. Hori liburuaren bukaeran.

  

Egilea: Lyman Frank Baum
Itzulpena: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

Hona narrazio-zati bat:
Hala, Txorimalok zuhaitz artetik gidatu zuen etxolaraino, eta Dorothy barrura sartu zen; ohe bat topatu zuen bazter batean, hosto iharrez egina. Segituan etzan zen han, eta berehala lo seko geratu, Ttotto alboan zuela. Txorimaloa, berriz, inoiz ez baitzen nekatzen, bazter batean zutik geratu zen, egunsentia noiz helduko.

(36. or)

 

Páginas: 177

detalle2

Docuteca

B2
06-11-2015

x61pRelaContWAR

16271706

x61pViewCountWAR

5229

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR