Hiri hondakin solidoak
Enekoitz Ramirez, Lanbas, ikerleak kasu berri bat du eskuartean. Lehenik, Euskaltzaindiara iritsitako eskutitz anonimoak ikertzen hasiko da. Idatziekin batera, mehatxuzko bala bat bidali dute eta idatzi guztietan irainen bat edo beste ere badago.
Ondoren, Bartzelonaraino eramango dute aurkitutako aztarnek, han azalduko baita hilik eta biluzik euskaltzain izendatzeko zorian zegoen irakaslea. Arrasto gehiagoren bila, Ariadna lagun kazetariarekin batera, unibertsitate batera joko du Enekoitzek, eta hori probestuz, egurra emango dio hezkuntza-sistemari, oro har.
Egilea: Jon Alonso
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
[…] Baina bai zera, bere departamentu bereko lankideek frenoak matxuratuko ote zizkioten beldurrez aritzen zen horrela. Eta dena, salatu zuelako lanpostu baterako berarekin lehiatzen zenak emaitzak faltsutu zituela ikerketa-tarte bat eskuratzeko, eta bere liburuak % 50eko deskontuarekin erosten zituela unibertsitatean bertan, eta gero ikasleei salmenta preziotik % 10 merkeago saltzen zizkiela, % 40ko diferentzia poltsikoratuz…
(88. or)
• Nahi baduzu, laburtu, zuretzat, ezagutzen duzun tranpa edo iruzurren bat, aukeratu dugun pasartean bezala.
Liburuaren gaineko erreferentzia gehiago komunikabideetan:
Berria egunkaria