detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Rock´n´roll

Edu gizajoa! Dena aurka du! Andreak etxetik bota du, semea ez da bere gustukoa, kazetari gisa gutxi irabazten du, sexuan pentsatu bai, baina hortik aurrera ezertxo ere ez…

 

Okerrena da Eduren gainbehera ez dela berea soilik, belaunaldi oso batena baizik. Baina, halako batean, amona bat azalduko da hilda errekan. Abuztua da, eta abuztua izateak berezi bihurtzen du urteko beste edozein sasoitan hutsal izango litzatekeen albistea. Hastera doa, Rock ‘n’ rolla hirian, Iruñean agian. Edo beste edozein hiritan.
Hizkuntza dela-eta, aipu bat: uste duenak euskarak ez duela argotik, hemen izango du ezusteko bat baino gehiago!

 

 

Egilea: Aingeru Epaltza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2000

 

 

Hona pasarte bat:

-Kaferik?
Anaiaren gonbidapena arestiko konplimenduak bezain azal-hutsa zen. Alabaina, nik ezetz erran ahal izan baino lehen, Edurne/Ixter-puskak hirugarren kikara atera zuen armairutik eta mahai gainean paratu. Gauzak non ziren ikasteko astia izana bide zuen. Anarterainoko gure topaldi guztietan bezala, txabusina zeraman soinean –etxean egoteko bere uniformea nonbait- baina ez anaiarena, berriagoa eta koloretsuagoa baizik. Lotu berria ematen zuen, hain baitzuen estu.
 

(127. or)

Páginas: 404

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C2
18-10-2000

x61pRelaContWAR

16243899

x61pViewCountWAR

2069

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR