irakurgai-mailakatuak-fitxa
Elur bustia
Hegoaldetik ihes egin du Ramirok Iparraldera, baina berriz itzultzekotan da. Joandako tokian, saiatu arren, usteak erdi ustel suertatu dira-eta berarentzat. Eta jaioterria uztean bazuen zerbaiten itxaropena, baina orain itzuli behar den une horretan, itxaropena baden ere zalantza du.
Izan ere, hain itogarria egiten zaio oraina! Batez ere, deserrian lana ez izate hori, edo hala moduzko lanetan aritu beharra. Hala galdetuko diote, “bizitzan dena lana al da?” Eta Ramirok erantzun: “Eta lanik gabe zer da?”.
Egilea: Pello Lizarralde
Argitaratzailea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat:
Bost lagun zeuden itxaron gelan: adineko bi emakume eta gizon bat, eta ama gazte bat haurra ondoan zuela, haur kotxean. Haurra isilik egon arren, amak kotxeari eragiten zion kulunka zedin. Etxeetan aspalditik eta denetarako erabiltzen zen xaboi ilun lodiaren usaina gailentzen zen gelan, eta haren azpian, arinago, perfume berriago batena zegoen. Nahikoa zen pixka bat itxarotea ohartzeko xaboiak zer beste gorputz usain estaltzen zituen.
Zaharrek ordura arteko berriketa eten zuten Ramiro gelan sartu zenean, eta batere disimulurik gabe begiratu zioten.
(90. or)
Pello Lizarralde Euskadi Irratian liburuaz mintzo da.
Lehen atala, hemen duzu irakurgai.
Aurkezpen eguneko bideoa:
