detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mr. Señora

Zazpi antzezlan jasotzen ditu liburuak, tartean Mr. Señora eta Beste Ileorde Batzuk izenekoa, jada taularatua.

Mr. Señora oholtzara igo eta publikoarekin hizketan hasten da: begiratua sentitzen den gorputza du Mr. Señorak. Horri buruzko gogoeta egingo du, umorez, garratz ere bai. Beste antzezlan batean hizkuntzaren hautuari buruzko antzezlana, enkarguz sortua Jakin aldizkarirako. Hirugarrena ere enkarguz sortua da: negoziatzeak duen balioaz ari da. Ez da taularatu oraindik, ezta hurrengoa ere, Maite Zaitut Oraindik lana: maitasuna, elkartasuna, gordinkeria ditu hizpide. Eta mina du hizpide Minari Buruzko Solasaldiak atalak: testu solteak dira, proposamen bat norbaitek testu horiekin zerbait egiteko. Bi Ahots atalean elkarrizketa absurdo bat. Eta azkenak gizasemeen gizontasunaz eta gizonkeriaz dihardu. Hau ere antzeztua izan da.

 

 

 

Egilea: Oier Guillan
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016

Aurkezpeneko errezitaldia
Liburuko hainbat pasarte eta elkarrizketa Euskadi Irratian


Hona gogoeta bat Hautudeterminazioa lanetik hartua:

Pertsona normal batek bezperan ezagututako maitalearekin gosaldu bitartean ohekideak euskaraz dakiela deskubritu berri du. Zein hizkuntzatan jo dugu bart larrua?, galdetu dio pertsona normalak bere buru normalari?
Euskaldunak egunero hautu-determinatzen du bere burua, bere hankartea, bere mingaina, bere azala.
Aukeratzeko aukera ez duena etengabe aukeratzera behartuta dagoelako: bizitza ofizialaren azpitik, nortasun agirien gainetik, bizitza bikoitz bat edukitzeko aukera.
Euskaraz mintzo dena etengabe aukeratzera behartua dago: une bakoitzean, denda bakoitzean, irakurtzen duen liburu eta egunkari bakoitzean, haserrealdi bakoitzean, gorputz bakoitzean.
Aukeratzeko eskubidea nahi dut, aukeratzeko beharra gehiago ez izateko.
Ez erabakitzeko eskubidea nahi dut.


(53. or)

Páginas: 177

detalle2

Docuteca

C1
05-07-2016

x61pRelaContWAR

16242611

x61pViewCountWAR

2712

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR