detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Fotogramak

Argazki batzuk hartu, hamaika, eta zer iradokitzen dioten idatzi du Goiatz Labandibarrek. Esan daiteke argazki bakoitzarekin ipuin bat asmatu duela: batzuetan, argazkian ageri dena ipuineko pertsonaia bihurtuta, eta beste batzuetan aitzakiatzat hartuta, zerbait kontatzeko.

 

Adibidez, nola guraso batzuek dantzaldi bat antolatzen duten, ea alabak norbait ezagutzen duen horrela. Hego Afrikan kokatutako ipuin batean, apartheid giroan, neskatxa beltz batek zapata zuriak dauzka jantzita: gaia, arrazismoa. Beste ipuin batean, Espainiako gerra zibila piztuko da, eta gerrara joan nahi du 17 urteko neskak.
Azken ipuinean, berriz, bi emakume, ohean gosaltzen. Eta abar.
Istorioen kokalekuetako batzuk: New York, Paris, Bartzelona… (Emakumeak dira protagonista nagusi guztiak).

 

Goiatz Labandibarrek liburuaren oinarritzat hartu dituen argazkiak hemen daude ikusgai. 

 

Egilea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

Hona pasarte bat:
Neska ilehori bat eseri zitzaion aldamenean. Guapa. Oso guapa. Irribarre egin zion eta ahots ederrez, zergatik egiten zuen marru galdetu zion. Nahi bazuen, kafe bat hartuz kontatzeko esan zion. Berak ordainduko zuela. […] Goazen dantzatzera eta ardoarekin mozkortzera, proposatu zuen Elizabethek. Eta Tanjak onartu egin zuen proposamena.


(Ohean gosaltzea, 100. or.)
 

Aurkezpen-eguneko bideoa.

Irratsaioa Euskadi irratian liburuaz.





 

Páginas: 100

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

C1
27-05-2016

x61pRelaContWAR

16242218

x61pViewCountWAR

4302

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR