Kotxe-lapurrak
Kotxe-lapurrek autoei itxura aldatzen diete, eta gero salgai jartzen dituzte. Ibon Goikoetxea inspektoreak harrapatuko al ditu lapurrak?
Egilea: L.G. Alexander
Itzultzailea: Euskaltzaindia
Argitaletxea: Zagitari koop.
Argitalpen-urtea: 1998
Oharra: Narrazioak hiru atal ditu, eta atal bakoitzaren ondoren ulermen-galderak daude, gramatika-ariketa bat eta beste 3 ariketa-proposamen: bat bakarka egin daitekeena eta beste biak taldean. Liburuak bukaeran hiztegitxo bat du.
Hona pasarte bat:
Orain inspektorea polizia batekin hitz egiten ari da. Mapa bat daukate aurrean. Inspektoreak mapako alderdi bat seinalatu du.
Lapurrek alderdi honetan lapurtzen dituzte kotxeak –esaten dio hark poliziari–. Lau kotxe gutxi-gorabehera lapurtzen dituzte hilabetero. Gero Dunixi Hiribarneri saltzen dizkiote. Lapurrek haren garajera eramaten dituzte kotxeak.
(21. or)