irakurgai-mailakatuak-fitxa
Bartleby eskribatzailea
Bartleby lege-kopiagilea da abokatu-bulego batean. Hasieran langile fina, baina apurka-apurka, egindako lan bat berrikusteko esaten dionean nagusiak ezetz esango dio Bartlebyk. Ezetz beste azalpenik gabe.
Bertan segituko du lan egiten, eta badirudi bertan bizi dela langile ez-esanekoa. Nagusia saiatuko da langilea kanporatzen. Alferrik. Eraikinean segitzen duenez, bulegoa lekuz aldatuko du nagusiak. Zer egingo du orduan Bartlebyk?
Egilea: Herman Melville
Itzultzailea: Juan Garzia
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016
Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona hemen pasarte bat:
Hurrengo egunetan, beste lan luze bat egitea egokitu zitzaion. Erakutsia zuen portaera nabarmen hura ikusirik, erabaki nuen begirik ez kentzea eskribatzailearen gainetik. Ohartu nintzen ez zela inoiz bazkaritara joaten; hobeto esanda, ez zela inoiz inora joaten. Esango nuke ez zela inoiz, nik dakidala behintzat, ezertarako irteten nire bulegotik.
(39. or)
Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa: Lehenengo, Metamorfosia liburua aurkeztuko da eta ondoren, Bartleby eskribatzailea.
Metamorfosia eta Bartleby eskribatzailea liburuen aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.
