irakurgai-mailakatuak-fitxa
Aitorren ametsa
Joalduna da Aitor. Euskal tradizioan joaldunak izpiritu gaiztoak uxatzen ditu. Eta Aitorrek ere izpiritu gaizto bat uxatu beharko du komiki honetan, itsasoan bizi den Detritus munstroa.
Detritusi plastikoa jatea gustatzen zaio izugarri, eta horregatik horixe nahi du, jendeak etengabe botatzea plastikoa itsasora. Horren aurka borrokatuko dira Aitor eta bere lagunak, batzuk itsas gainekoak eta beste batzuk azpikoak, Neptuno, kasu. Borroka egin beharko du Aitorrek bere ametsetako bat beteko bada: surf egitea itsaso garbi batean.
Egilea: Marie-Christine Thiry Merlo
Itzulpena: Antton Harignordoquy
Argitaletxea: Zortziko
Argitalpen-urtea: 2015
Hona Detritus Neptuno erakarri nahian:
Ez izan harroputza! Zatoz enekin, zure lekua hemen da, ene ondoan!... Jendearen erokeriak eta haien gehiegizko kontsumoak UR GUZIEN NAGUSI bilakatuko gaituzte!!!
(30. or)
