detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gizajoen katalogoa

Literatura-tailerreko irakasleak idazle-dohainak nabari dizkio gure gizonezko protagonistari. Beraz, eta bide batez irakasle polita limurtzeko, idazten hasiko da eskuartean duzun nobela.

Eta horretarako, adibidez, gizajoen katalogo bat sortuko du benetako protagonista eta guzti. Baina idazteak sortzen dizkion neke eta pozak ere islatuko ditu, literaturaz hitz egingo du. Hitz egingo du baita ere liburuen eskaintzaz, eta literaturari lotutako gertakarien hiztegia bat ere badakar, ordena alfabetikoan, gertakaria nondik jaso duen esanez, ez plagiatuz, alegia. Eta benetan, baietz aurkitu liburuan harritzen zaituen perlaren bat. Literatura-zati txiki ederrez beteta dago.
 

Egilea: Joxean Agirre
Aargitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 


Lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

Hona literaturari lotutako gertakarien hiztegitik (“B” letrari dagokion ataletik) aukeratu duguna:
BEATLES.- Beatles taldeak AEBetako telebistan emanaldia egin zuen bitartean ez zen deliturik egon. BEATLES (2).- Brian Epstein izan zen Liverpoolgo lau gazteak hartu eta izarretaraino eraman zituena. Erabili zuen taktika makiabelikoa izan zen: lehen diskoaren aleak erosiz joan zen, salduenen zerrendako lehen postuan jarri zuten arte.

(Julián Hernández, Siniestro Total taldeko kantaria, ¿Hay vida inteligente en el rock?)


(122. or)

Joxean Agirreren azalpenak

 

 


 

 

Páginas: 258

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
14-04-2016

x61pRelaContWAR

16241036

x61pViewCountWAR

3139

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR