detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bost truke

Izenburuko bost horiek Kolonbia, Bolivia, Kurdistan, Ekuador eta Serbia dira, eta Jon Sarasuak hango zenbaitekin trukeak egin ditu bi gai nagusiren inguruan.

Batetik, hizkuntza minorizatuen borroka eta bestetik, auto-eraketa ekonomikoa (nahiak eta ezinak). Baina trukea denez, lan-bidaia horietan Sarasuak ikasi duena ere jasota dator, hots, agian Euskal Herrirako baliagarri edo gogoetagai iruditzen zaiona, guztia testu laburrez osatuta. Testu luze bat ere badu, liburuaren hondarrean, bidaiok ze gogoeta eragin dioten edo adierazten duena. Hauxe esaten digu Sarasuak: “Galderak ari zaizkit saretzen, eta usteak xaretzen”.

Egilea: Jon Sarasua
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2015
Orrialdeak: 221

 

 

 

Hona pasarte bat:

Apustu gaztea
Siriako gerra lehertuta autonomia faktikoa lortu zutenean, erabaki garbi hartu zuten: eskolak kurdueraz ematen hasiko ziren, eta kurduera alfabeto arabean idazteari utzita, mendebaldeko “gure” alfabetoan hasiko ziren kurduera idazten eta ikasten. […]
Hamar urtera bitartean dituzte eskolak antolatuta. Hortik aurrerakoek eskolarik ez, beste formazio bat jasotzen dute: kantua eta dantza. Harrapazak! Berriro bigun sentitu dut barrua, nire barruko bertsolari faranduleroa ukitzen du horrek. Formazio artistikoan zentratzen da nerabeen aktibitatea.
Musika eta dantza farandula baino gehiago dira. Askoz gehiago.

 


(79. or)

 

Jon Sarasua liburuaz hizketan

 

Páginas: 221

detalle2

Docuteca

C1
15-02-2016

x61pRelaContWAR

16239647

x61pViewCountWAR

2853

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR