detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Koldar hutsa zara

Identitatearen gaiari garrantzi handia ematen zaio Euskal Herrian, talde-identitateari batez ere, eta hori desmitifikatu nahi du eleberri honek Peru protagonistaren bidez.

Peru diktadura eta trantsizioaren artean jaio zen, eta ez du artaldean bizi nahi. Talde-identitate horren arabera Peruri, eta bere belaunaldiko jendeari, esan egin zaio ze ezaugarri izan behar dituen, eta hori dantzan jarri nahi du Peruk, eta artaldetik ateratzen saiatuko da. Eta konturatuko da gazte-garaiko hainbat uste, eta gauzak aldatu nahia, zapuzten eta usteltzen zaizkiola helduaroan edo usteldu zaizkiola inguruko hainbati. Kontua da idazleak errealitatean Peruren antzekoak ere ezagutu dituela, eta neurri horretan, fikzio honek baduela azpian benetakotasun handia. Eta benetakoak dira hainbat pertsonaia ere: Imanol Lartzabal kantaria, Aldaia bahitua, GAL, Podemos alderdia…
 

Egilea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

 

Lehen atala hementxe duzu irakurgai.

 

Hona pasarte bat:
Hain zuzen ere, ekainean gainditu nituen azterketak. Ez nota oso apartekin, baina, tira, uda lasaia nuen aurretik. Aitak ez zituen oporrak hartuko abuztura arte. Ama etxeko lanez arduratzen zen. Nire anaia zaharrena jatetxe batean ari zen lanean, sukaldaritza-praktikak egiten. Arreba txikiari hilabete batzuk falta zitzaizkion UBIn hasteko. Alde horretatik, nahiko askatasuna nuen. Tarteko semea izaki, gurasoen arreta-fokua ez nuen anaia zaharrenak eta arreba gazteenak bezain gainean izaten.

(23. or)


•    Nahi baduzu, pasarte honetan bezala, uda-aurreko egoera konta dezakezu. Zure egoera, edo zure familiarena, nahi duzun bezala. Idatzi, eta gero norbaiti eman irakurtzeko.   

 

Páginas: 309

detalle2

Docuteca

B2
14-07-2015

x61pRelaContWAR

16237900

x61pViewCountWAR

5278

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR