Gontz garaia

Donostiako erreketak Napoleonen eta Wellingtonen arteko borrokarekin izan zuen zerikusia. Fito Rodriguez irakasleak dio borroka hori 1814an amaitu zela, Baiona errenditu zenean.

 

Garai hori aztertzen du liburuak, hau da, garaia ulertzeko eta gero gertatuko zena (nazionalismoak, gizarte-aldaketa, aldaketa juridikoak, Borboien agintea, absolutismoa… ) ulertzeko giltzarriak eskaintzen dituela.

 

 

 

Egilea: Fito Rodriguez
Argitaletxea: Utrisque Vasconiae
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

 

 

Hona pasarte bat:

Honatx: egungo mundua ez genuke ulertuko, adibidez, Biblia, Coran edo Marxen Kapitala liburuei erreparatu gabe. Hau da, idazki hauek guztiak ez dira historikoak baina historia egin dute. Bizitza ulertzeko ereduak, paradigmak ematen dizkigute. Paradigmak, azkenean zer dira? Eredu linguistikoak, hau da, Bibliak ematen digu ikuspegi bat, Marxen Kapitalak beste ikuspegi bat, eta abar. […] Bada, maila berean daukagu aipatutako Napoleon Kodigoa. Hark gizarte modernoan ematen diren harremanak moldatu egin zituen zeharo. Hau da, Napoleon Kodigoa, Marxen Kapitala edo Bibliaren pareko testua dugu.
 

(27-28. or)


Fito Rodriguez, liburuaz hizketan, helbide honetan.

Oharra: Aukeratutako pasartean historian zeresana izan duten 4 liburu aipatzen dira. Gehituko zenuke beste libururen bat zerrenda horretara? Eta Euskal Herriari begira?

 

Páginas: 107
B1
12-01-2015
16236829
2317