irakurgai-mailakatuak-fitxa
Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
Ipuin-bilduma honek, Europan barrena egindako ibilaldi baten antzera, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren-geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua.
Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, tren-geltokiak dira beti istorio baten abiapuntu edo helmuga.
Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...
Egilea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013
Páginas: 202
