Kale estua

Nobela honetan, Josep Pla idazleak Torrelles izeneko herri txiki bateko jendearen bizimodua kontatzen du, albaitari gazte iritsi berri baten ikuspuntutik kontatua. Kontaketan ageriko den bezala, herri txiki batean oso erraz zabaltzen dira esamesak eta zaila da sekretuak gordetzea.

Egilea: Josep Pla
Itzulpena: Jexuxmari Zalakain
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2017

Horrela jakingo dugu zer gertatu zitzaion Montserratetari bere hiru senargaiekin, edo Murillo txakurtxoari, edo nola konpontzen den txakurra guztia zuzen egin nahi duen nagusiarekin, edo zer estutasun izan zuen Maristany andereak ditxosozko koltxoi batekin. Herriko bizargile jakintsuaren berri ere izango dugu, eta abar.  Azken batean, herrixka bateko egunerokoa ageri zaigu, nahiko modu errealistan kontatua.
OHARRA: Liburua katalanez dago jatorriz, eta saritua izan zen 1951. urtean.

Honela pasarte bat:
Uda nahasia da, desordenatua, intimitate-saio galdua. Nik nahiago dut landa berde zukutsua, hezea, landa hori eta egarritsua baino. Nahiago zeru grisa, beirazkoa baino. Nahiago dut zirimiria argi errea baino, zira mahukazko jantzia baino, neguko edariak, hain zaporetsuak, likido izoztu eta zaporegabeak baino.

(90. or.)

Páginas: 259

Te interesa



C1
05-12-2017
16177242
2043