irakurgai-mailakatuak-fitxa
Erne eta bare, igelaren pare: Meditazioa haurrentzat eta gurasoentzat
Mindfulnessa meditazio-mota bat da, hemen eta orain dagoenari arreta osoa ematen diona. Meditazio mota hori abiapuntu, liburu honetan, zenbait istorio labur eta ariketa ageri dira, haurrek egunero egin ditzaketenak.
Egilea: Eline Snel
Itzulpena: Ana Santxez (Bakun S.L)
Argitaletxea: Editorial Kairós
Argitalpen-urtea: 2017
Liburua 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat nahiz beraien gurasoentzat egin du Eline Snel terapeuta holandarrak, ariketak elkarrekin egin ditzaten. Emaitzek erakusten dute ariketa hauek egiten dituzten haurrek hobeto lo egiten dutela, bareagoak direla eta gehiago kontzentratzen direla.
OHARRA: Ariketez hornitutako CD bat du osagarri, eta CDa erabiltzeko jarraibideak ere bai. Liburuan CDaren ikonoa azalduko zaigu pasarte horretan proposatzen den ariketaren erreferentzia gisa. Liburuak 10 atal ditu.
Hona pasarte bat:
Arreta arnasketan jartzea beti da lagungarria, bai haurrentzat, bai gurasoentzat, bai eta aitona-amonentzat ere, ekaitz handi eta txikietan. Zerbait zaila edo estresagarria iruditzen zaizunean, mindfulnessa aintzat hartu, eta hauxe da lehen urrats garrantzitsua: automatikoki erreakzionatzeari uztea, arreta arnasketan jartzea, era kontzientean jabetzea arnasa nola hartzen eta nola botatzen duzun.
(50.or)
