detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Efektu bereziak

Gaurkotasun handiko istorioa proposatzen digu oraingoan idazleak, nork bere burua gainditzekoa. Zehaztasunez irudikatzen du nerabeen mundua eta bizitzan dituzten hainbat kezka: adiskidetasun-harremanak, familia bizitza, maitasuna, interesak.

Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzulpena: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2017

 

Antoniok 17 urte ditu eta korrikalari bikaina da, atleta ona. Antoniok Joko Olinpikoetara joan nahi du, baina ez dago edozer gauza egiteko prest. Bere entrenatzaileak, ordea, tranpa egin nahi du, eta Antonio oldartu egingo zaio entrenatzaileari. Ez du bide erraza Antoniok, zeren lesionatu ere egingo baita bere ahaleginean.

Hona pasarte bat:

Berlingo harresia eraitsi baino lehen, Alemania bitan banatuta zegoen garaian, Alemania komunistak, hau da, Alemaniako Errepublika Demokratikoak, markak eta errekorrak lortu ohi zituen diziplina askotan. Hori zen haren propagandarik onena. Geroago jakin genuen atletek drogak hartzen zituztenik ere ez zekitela. Entrenatzaileek “bitaminak” ematen zizkietela uste zuten. Harresia eraitsi eta hainbat urtera, atleta horietako asko hil egin ziren, beso edo hanka bat galdu zuten, sexua aldatu behar izan zuten… […] Hori guztia eta are gertaera gehiago etorri zitzaizkion burura Antoniori.

(129. or)


 

Páginas: 212

detalle2

Docuteca

B1
12-07-2017

x61pRelaContWAR

16174810

x61pViewCountWAR

3492

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR