detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hori guztia emango dizut

Heriotza bat tarteko, Galizian gertatzen den misteriozko eleberri honek Álvarok, hildako pertsonaiak, bere senar Manueli ezkutuan gorde dizkion hainbat istorio azaleratuko ditu.

Manuel idazlea Galiziara doa, istripu batean hil den bere senarra Álvaroren gorpua ezagutzera. Han konturatuko da Álvarok gezur asko esan zizkiola. Heriotza ikertzen dabilen Nogueira polizia erretiratuaren laguntzarekin eta Álvaroren txikitako Lucas lagun apaizarekin ez etsitzea lortuko du Manuelek, eta dena argitzea; besteak beste, Álvarorena ez dela istripuz mozorrotutako istripu bakarra.

Gaztelaniazko jatorrizko nobelak Planeta Saria irabazi zuen 2016an.

 

Egilea: Dolores Redondo
Itzulpena: Koro Navarro
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017

 

Hona pasarte bat:
Azken kilometroak isilik egin ondoren, tentsio zital bat zegoen Lucasen eta Manuelen artean. Manuel bere autora abiatu zen.
- Nora zoaz, Manuel? -galdetu zion Lucasek atzetik segika.
- As Grileirasa noa, zatoz nirekin edo geratu hemen, baina ni potroetaraino nago. Erantzun bat nahi dut eta oraintxe nahi dut.
Lucasek baietz egin zuen, eta autoa inguratuta Manuelen ondoan eseri zen. 

(508. or.)

 

Hemen liburuaren lehen  30 orrialdeak irakur ditzakezu.

 

Páginas: 699

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
05-05-2017

x61pRelaContWAR

16173707

x61pViewCountWAR

2975

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR