detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Mota askotako poemak biltzen ditu liburu berezi honek.

Zenbakiak, onomatopeiak, errefrau itxurako esapideak, gauzei eta animaliei eskainitako poemak, errima dutenak eta ez dutenak; barregura ematen duten poesiak eta beldur pixka bat ematen dutenak… jolastuz egin eta oso iradokitzaileak diren horiek guztiak aurkituko dituzu liburu honetan.

 

 

Testua: Leire Bilbao
Irudiak: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016
 

Liburuaren fitxa hemen duzu irakurgai.

Hona poema bat:

Bat eta bi,
beldurrez nago ni
hiru eta lau
mamuak jango nau
bost eta sei
aitari egin dei
zazpi eta zortzi
izarretan ehortzi,
bederatzi hamar
oraindik naiz dar-dar,
hamaika hamabi
mamua dantzari,
hamahiru hamalau
oihu eta alarau,
hamabost hamasei
ez olatu ez hodei,
hamazazpi hemezortzi
aitaren eskuak igurtzi,
hemeretzi hogei
adio mamuei!

 

(60. or.)
 

Xomorropoemak eta Piztipoemak from Maite Mutuberria on Vimeo.

Páginas: 143

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
13-03-2016

x61pRelaContWAR

16171940

x61pViewCountWAR

2556

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR