detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Collini auzia

Fabrizio Collini Italiatik Alemaniara joan zen lanera 50eko hamarkadan. Mercedes enpresan lan egin zuen erretiratu zen arte. Lantegiko espedientean ez zegoen ia batere aipamenik, baina arretatsua zen, fidatzekoa eta gutxitan gaixotzen zena. Egun batean, ordea, Berlingo Adlon hotelera joan eta bertan ostatu hartuta zegoen gizon adineko bat hil zuen, ustez arrazoirik gabe.

Guardiako abokatua Kaspar Leinen zen, eta hark hartu zuen Collini defendatzeko lana.
Hasieran, Collini auzia Leinenen ibilbide profesional hasi berriari bultzada emateko aukera aproposa dela ematen du, baina berehala ikusiko dugu dilema profesional baten aurrean aurkituko dela abokatu gaztea. Izan ere, hildakoa Kasparren aurreneko maitalearen aitona baitzen eta Kaspar berarekin familiarteko tratua zuena gainera.
Kontakizunean aurrera goazela, dilema profesional hori dilema moral ere bihurtzen da, Alemaniako justiziarekin zerikusia duen pasarte kezkagarri baten frogak agerian geratzen direnean.
 

 

Egilea: Ferdinand von Schirach
Itzultzailea. Anton Garikano
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

 



Lehen atala hemen duzu irakurgai.
 

Collini auzia. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Páginas: 157

detalle2

Docuteca

B2
14-05-2015

x61pRelaContWAR

16166180

x61pViewCountWAR

3092

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR