irakurgai-mailakatuak-fitxa
Jende desegokia
Bilbon dago kokatua Gaizka Zabarteren bigarren nobela. Desegokituen Elkartea izeneko erakunde batek Peter Zuazo protagonista gonbidatuko du, Bilbon egingo diren jardunaldi batzuetan hitzaldi bat eman dezan.
Halako izen berezia duen elkarteak jakin-mina sortuko dio, nola ez, Peter Zuazori eta honek bere buruari galdetuko dio gonbitari baiezkoa ala ezekoa eman behar ote dion.
Gai guztien artean, batez ere, mendekua, amodioa eta desamodioa aurkituko ditugu lan honetan.
Egilea: Gaizka Zabarte
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Euskadi Irratian Gaizka Zabarteri egindako elkarrizketa, hemen duzu entzungai.
Páginas: 247
