detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Soldaduaren itzulera

Gogorra izan behar du. Gerratik etxera itzuli eta, aurrean izanda ere, zure emaztea ez gogoratzea. Hori gertatzen zaio Chris (Christopher) soldaduari.

Gerrako zauriek amnesia eragin diote, eta gogoratu, garai bateko andregaia gogoratzen du. Eta sentitzen du emakume behartsu honek eman ahal diola, Margaretek bakarrik alegia, gerraostean gehien behar duen hori: atsedena. Eta sentitzen du oraindik maiteminduta dagoela andre honetaz eta ez bere emazte aberatsaz, Kittyz.

 

 

 

Egilea: Rebecca West
Itzulpena: Maialen Berasategi
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2014

Lehen atala irakurgai duzu helbide honetan.

 

 

 

Hona pasarte bat:

Ibaiaren ertz batetik besterako telegrafo-kableetan zenbait txori zeuden pausaturik, nota beltzak pentagrama batean nola. Margaretek, egongelako leihora jo, eta kristalean jarri zuen masaila, barrura begira. Ilunabarrak goibelduta zegoen gelatxoa, eta ez zen han ikusgai handirik, salbu eta Margareten josteko makina mahai gainean, eta haren amaren erretratu handitua tximinia-apalean, eta Tintern Abbey-ko zenbait paisaia marko gorri dotoreetan, eta, lurrean, berriz, Allington jaunaren txapinen irudi inprimatuak, ilunean nabari.

(62. or)


•    Pasarte honetan leiho-ertzetik kanpora eta barrura begiratuta zer ikusten den azaltzen da. Idatzi dezakezu paragrafo labur bat gauza bera eginez. Pentsa ezazu ezagun bat esan nahi diozula zure gelatik zer ikusten den.
 

Páginas: 124

detalle2

Docuteca

C1
23-02-2015

x61pRelaContWAR

16165591

x61pViewCountWAR

2888

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR