detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Arantzak barrurantz

Ipuin-bilduma honek bost ipuin ditu, elkarren artean desberdinak.

Aurrenekoan bidaien kontra hitz egiten du Erroman bidaia egiten ari den batek. Bigarrena: aurki hilko dela badakien batek aspaldiko andregai bati deitzen dio berarekin geratzeko. Hirugarrenak bi gai lotzen ditu, eta orratzak dira protagonista bi gaietan: garai bateko praktikanteak, batetik, eta droga-negozioak. Laugarrenean psikologo batek bezeroengan tratatzen duen sindromeak harrapatua sentituko du bere burua. Bosgarrenean ama zahartuari laguntzera etorriko zaio semea, eta honek harreman-moduko bat izango du ama zaintzen duen brasildarrarekin.

 

 

Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 



Hona pasarte bat: (Txentek eta Miriamek zilarrezko ezteiak beteko dituzte. Txentek bidaia bat egiteko proposamena egingo dio Miriami, urteurrena ospatzeko).

-25. urteurrenerako, joango al gara norabait oporretan?
-Oporretan, nora?
-Ez dakit ba. Bidaia koxkor bat. Parisera edo, Lisboara edo.
-Zuri ez zaizu bidaiatzea gustatzen eta.
Isilik geratu zen Miriam, eta pentsatuko zuela esan zuen gero. Gero hori ohera sartzeko prestalanetan ari zirela etorri zen.
-Aizu, bidaiaz esan didazun hori…
-Bai…
-Beste tokiren bat ere izan liteke: Londres, Viena… Astebete lasai pasatzeko lekuren bat.

(12. or.)
 

Nahi baduzu elkarrizketa segitzen irakurri, b atala hasten den arte, 16 bat lerro. Hor Miriamek zer erantzuten dion ageri da, eta Txentek zer pentsatzen duen bere golkorako. Saiatu hori guztia zure hitzekin adierazten. Zer erantzuten dio Miriamek? Zer pentsatu zuen Txentek orduan? Zer egin zuen Txentek pentsamendu horiek utzi eta gero?

Páginas: 165

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
20-10-2014

x61pRelaContWAR

16165053

x61pViewCountWAR

3261

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR