detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Izu-istorioak (+CD)

Bram Stokerren ipuinak ditu oinarri liburu honetako istorioek. Eta egia esan, izua liburuko azaletik bertatik hasten da, bertan azaltzen baita lehen ipuineko protagonistetako bat, epailea, urkatutako pertsonaz inguratuta.

Epaile hori bizi izan zen etxera joango da bizitzera Malcolm Malcomson unibertsitateko ikaslea eta bertan deskubrituko du epaileak gaizkile guztiak urkatzea agintzen zuela. Eta zuk, jakin nahi al duzu zer gertatu zen? Deskubritu nahi al duzu nor den 2. ipuineko burdinazko emaztegaia? Edo zergatik haserretu ziren betiko 3. ipuineko Erik eta Abel, betiko lagunak?


Egilea: Bram Stoker
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 


Oharrak: liburua 3 atalek osatzen dute. Eta bakoitzaren ondoren ariketak eta ariketen jarraibideak dituzu. Testuak hitz batzuk azpimarratuta ditu; hitzaren itzulpena bukaeran duzu, hiztegi lagungarrian. Ondoren ariketen erantzunak dauzkazu. Bukaeran dagoen CDan, berriz, 3 kontakizunen entzungaiak aurkituko dituzu.


Hona pasarte bat:
Behin batean, bi gazte bizi ziren herri txiki batean, itsas ondoan. Ingalaterrako hego-mendebaldean zegoen herria, kostaldean. Itsas portua zegoen herrian; egunero ontziak eta arrantzaleen txalupak sartu eta irten egiten ziren portuan.


(35. or; CDan, 3. entzungaia: 00:04-00:25)
 

Páginas: 60

detalle2

Docuteca

B1
15-10-2014

x61pRelaContWAR

16165044

x61pViewCountWAR

6895

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR