detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zamorako landan

Frankismoak Zamorako Konkordatu espetxean bazuen pabilioi bat apaizentzat. Elizarena ere bazen espetxea.

Han izan zituzten hainbat apaiz, Jon Etxabe tartean. Han bizitutakoak kontatzen ditu Jon Etxabek bere galbahetik pasata. Berriki Madrilen izan da, bideokonferentziaz Servini epaile argentinarrari azaltzen frankismoaren eragina berarengan, nola atxilotu zuten eta. Burgosko prozesuan nola zigortu zuten, amnistiatua nola izan zen, eta abar.

 

 

 

 

 

Egilea: Jon Etxabe
Argitaletxea: IKE. Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

Hona pasarte bat:
Buruaz beste egin zezaketen, edo lagunen bati jugularra moztu, kartzelariren bati eraso… auskalo ze barrabaskeria, apaizek debekatua zuten behintzat edozein labana, ebakirik inofentsiboena ezinezkoa duen bizarra egiteko aitzurra bera barne, Zamorako Konkordatu-kartzelan. Gailu elektrikoa zen uzten zieten bizarra egiteko aukera bakarra, elektrokutatzeko bidea eskaintzen bazien ere. Monumentu bat mereziko luke aparailu hark: zazpi urtez erabili zuten makina bera, nahiz hogeitik gora lagun izan une berean, “nahikoa da bakarra!”, eta behin soilik bidali behar izan zuten konpontzera.

 

(179. or)

 

Páginas: 247

detalle2

Docuteca

C1
22-09-2014

x61pRelaContWAR

16164928

x61pViewCountWAR

2537

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR