detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Larremotzetik

Autobiografikoa da liburua. Baztan Haranean jaio eta Larretxea abizena izanik, patuak omen dio aizkolaria izango zarela, eta Hasier Larretxea saiatu zen patuari kasu egiten.

Berarengandik besteek espero zutena egiten. Ez zen aizkolari ona, ordea. Eta homosexuala zela esan zuenean, eta herri txiki batekoa izanda, kanpora joateko beharra sentitu zuen, Madrilera, gizartea eta giza harremanak ulertzeko modu bat distantziatik begiratzekoa.

Horiek kontatzen ditu liburuan. Bere eta inguruan bizi duen jendearen bizimodua xehatzen du, Nafarroakoa eta Madrilekoa, bere ilun-argiekin. Ez du arranguratik eta axolagabekeriatik idazten, zintzotasunetik baizik. Emaitza: sentsibilitate mindu baten autobiografia. Autobiografia, bai, baina ez espero hemen gertaeren sekuentzia kronologiko soil bat, ez; poesia asko du liburuak.

 

Egilea: Hasier Larretxea
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014


Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat bere aitaz:

Ez, ez diot aizkolari gisa zorion-unerik emanen, ez eta harri-jasotzaile gisa ere. Bere sen, espiritu, eta borroka izan da ikasbiderik hoberena. Nahiz eta murru batekin behin eta berriz talka egin behar izan dugun, biok ikasi dugu bertzea den gisan errespetatzen eta miresten.

(81. or)

 

Hasier Etxeberria. LARREMOTZETIK from Erein argitaletxea on Vimeo.

Páginas: 139

detalle2

Docuteca

C1
05-08-2014

x61pRelaContWAR

16164854

x61pViewCountWAR

2689

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR