detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Baleak ikusi ditut

Arerioarekin hitz egiteko gaitasuna. Hori da komiki honen gaia idazlearen iritziz.

Badira zeharkako beste gai batzuk: barkamena, damua. Eta zein dira ba arerioak? ETAko kide bat, Josu, eta GALeko beste bat, Emmanuel. Bi kide hauek Frantziako espetxe batean topo egin zuten, eta nahiz eta ez ziren adiskide bihurtu, ez zuten elkarren etsai bezala bizi nahi kartzelan. Espetxean preso zeudela elkar ezagutu zutela, hori benetan gertatutakoa da. Bi pertsonaia horien bizimodutik tiraka osatu du komikia Javier de Isusik.

 

 

Egilea: Javier de Isusi
Itzultzailea: Bego Montorio
Argitaletxea: Astiberri
Argitalpen-urtea: 2014

 


 

Hona pasarte bat.
(Anton, Josuren gaztetako laguna, Josuren semearekin doa autoan)
Anton- Bada, behin, itsasora irten ginen traineruarekin eta bat-batean gauza ikaragarri bat ikusi nuen. Baleak zeuden istriborrean! Ero moduan hasi nintzen oihuka: Baleak! Baleak ikusi ditut! Hara begira jarri ziren denak, baina… beste inork ez zituen ikusi. Han zeuden eta beste inork ikusi ez. Zure aitak beti jotzen zidan adarra horrekin. Handik aurrera, bitxia irizten zion zerbait kontatzen nionean, berriro baleak ikusten ari nintzela esaten zidan… Horrela hasiko ginen bera eta biok elkarrengandik urruntzen”

(120-121 or.)


 

Páginas: 147 [16]

detalle2

Docuteca

C1
24-07-2014

x61pRelaContWAR

16164806

x61pViewCountWAR

2646

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR