detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zortzi ipuin gotiko

Zortzi beldurrezko ipuin biltzen ditu liburu honek.

Eta orain zer gertatuko da? Ipuin hauen guztien akaberan galdera hori egingo diozu zeure buruari, irakurle! Zeren ipuin guztiek duten misterioa ez da ipuinen bukaerarekin batera amaitzen. Badirudi hori nahi duela idazleak, zuk ipuinek jarrai dezatela eskatzea, eta galdetzea, adibidez: Zer egingo dute zuhaitzetan pausatu diren bele beltzek? Edo zer gertatuko zaio trenbideko tunel ilunetik ateratako mutilari? Edo zer egingo du sabaiko armiarma beltzak? Nola hil da lakuan gorpu azaldu den neska?

 

 

Egilea. Jon Eugi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014


 

Hona hemen pasarte bat:

Teilatupean kokatua dagoen gelan sartu orduko, ohean etzan naiz. Betazalak itxi egin zaizkit, nekearen nekez. Jada ez da otsoaren ulurik entzuten; joan egin da edo, bestela, isildu baino ez. bat-batean egurrezko armairu zaharretik hautsa altxatu da eta mantsoki mugitzen hasi da airean. Hauts-masa hori zintzilik gelditu da une batez, baina, ondoren, giza irudi itxura hartu du; era harrigarrian, emakumezko beltzarana bilakatu da!


(51. or)

  

Páginas: 105

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

B2
22-04-2014

x61pRelaContWAR

16164279

x61pViewCountWAR

12980

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR