Infernuko arrosak
Itsasok seko maiteminduta dauka Zoro. Eta Zororen aitak Itsasoren ama. Eta Zororen arrebak Markos, Zororen lagunik handiena. Hiru maitasun-istorio liburu bakarrean.
Eta maitasuna tartean denean, arrosak ez dira aparte ibiltzen. Agian bada liburuan beraz, laugarren maitasun-istorio bat. Izan ere, Zororen aita, Tristras, Ikerketa Agentzia bateko buru da. Tristrasen bezero bat, andrazkoa, arrosak jaso eta jaso ari da: ezezagun batek bidaltzen dizkio eta nork bidaltzen dizkion jakin nahi du. Horregatik andre honek agentzia horretara jo du laguntza eske.
Egia esan, arrosa bereziak dira, beltzak. Edo bestela esanda, infernuko arrosak. Beraz, infernua aipatu badugu deabrua gertu ibiliko da. Jende arriskutsua deabru-jendea.
Ahaztu baino lehen: pertsonaia hauek denak zonbiak dira. Zonbien istorioa da hau eta Donostia du kokaleku.
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2013
Liburuaren hasiera irakurgai duzu helbide honetan.