detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Kaliforniakoak (1533-1848)

Liburu honek atzeko azalean du liburua laburtzen duen esaldia: euskaldunen lanak Kaliforniaren esplorazio eta kolonizazio garaian.

Joseba Sarrionandiaren hitzaurreko hitzak aldatu ditugu hona: “Asun Garikanok xehetasunez kontatuko ditu liburu honetan euskaldunek penintsula hura eta handik gorako dena kristautzen, espainiartzen eta kolonizatzen egin zuten ahalegina”.
Izan ere, lurralde horietan euskaldun asko ibili da esploratzaile eta kolonizatzaile, eta esploratzaileek agindua zuten ikusten zuten guztia apuntatzeko; horrela zeukan administrazio kolonizatzaileak lurralde haien berri. Eta apunte horietako mordoa irakurri du Garikanok.
Bat esateko, Vicente de Santa Maria fraide nafarrarena. Liburuan ageri da baita ere Vicente de Zaldivar, Apatxe “behizainen” lehen deskribapen zehatza egin zuena, edo Andres Urdanetakoa, edo Kaliforniako gobernadore izandako Arrillaga jauna, edo Kalifornia eta Mexiko lotzen zituen lehen bidea egin zuen Juan Bautista Anza, edo Kaliforniako ardoarekin zerikusi handia duen Pablo de Mugártegui, edo Fermin Francisco Lasuen gasteiztarra, Kaliforniako eskola-umeek ikasten duten izenetako bat…


Lan itzela egin du Garikanok. Adibidez, indigena eta europarren arteko lehen kontaktuei buruzko lekukotasun bakarrak liburu honetan dituzue. Eta perla bitxi zenbait ere bai. Adibidez, Kalifornia zapaldu zuen lehen europarrak abizen euskalduna zuen. Pertsonaia horrekin hasten da liburua. Segi nahi?

 

Egilea: Asun Garikano
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2013

Páginas: 493

detalle2

Docuteca

B2
02-12-2013

x61pRelaContWAR

16163617

x61pViewCountWAR

3552

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR