detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hori da umorea, maisu!

Kale gorrira bota dute Ding Shikou, udal lantegi batean 43 urte egin ostean. Erretreta hartzeko hilabete eskas falta zuen, eta Maisu (shifu) kategoria lortu arren hainbeste urtean lan egiteagatik, kalera! Atakatik ihes egiteko, bere buruari protesta gisara su eman eta gero, enpresari sartuko da, eta idazleak (Literaturako Nobel saria, 2012) istorio honen bidez Txinako kapitalismoaren kritika gordina egiten du, umorez zipriztindua. Hori beraz, liburuaren izen bera duen lehen ipuinaren muina.

Bigarren ipuinaren protagonista idazlearen aitona da. Istorioaren azpian Txina eta Japonen arteko zor-kitatze moduko bat dago, gerra kausa, japoniarrek andre txinatar ugari bortxatu baitzituzten garai batean.
Hirugarren istorioak behartutako ezkontza bat du ardatz.
Laugarren istorioa: ume bat hainbeste gose pasatzen ari baita, burdina jaten hasiko da.
Mo Yan bera ere gorriak pasatakoa da  -ipuinen osagarri bikain den hitzaurrean argi ikusten da-  eta bere lanetan gosea maiz ageri da.
Eta bosgarren ipuinean gosea eta kanibalismoa dira eskutik doazenak.
Seigarrena maitasun-istorio bat da, hiritik landa-gunera joandako neska gazte eta mutil nerabe baten artekoa.
Zazpigarren ipuinean ere maitasuna da ardatza, baina nahi eta ezinarena: andre batek garai bateko gizona eta amodioa berreskuratu nahi ditu, baina gizonak nahi ez, oraingo gizon hau lanean arrakasta lortzeko bizi baita, maitasunari bizkar emanez bada ere.


Azken ipuinean narratzaileak neska txiki bat jasotzen du, abandonatua, eta jasotzailearen familiak neskarik onartzen ez. Mutikoa balitz sikiera!


Oharra: Itzulpen honek Jokin Zaitegi Itzulpen Saria lortu zuen 2012an.

 

Egilea: Mo Yan (Literaturako Nobel Saria 2012)
Itzultzaileak: Maialen Marin/Aiora Jaka
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013

 

Páginas: 245

detalle2

Docuteca

B2
22-11-2013

x61pRelaContWAR

16163543

x61pViewCountWAR

2114

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR