detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Errepidean

Jack Kerouac idazleak 1947-1950 urte-tartean AEB eta Mexikon barrena eginiko bidaia du oinarri eleberriak.

Norbanako gisara, askatasunaren bila dabil Sal Paradise (idazlearen alter egoa) bidaian. Bilaketa horretan osagai ezinbesteko dira sexua, drogak, inkonformismoa, jazz musika, Asiako filosofiarekiko interesa… Osagai horiekin lotura handiagoa dauka eleberriko beste pertsonaia batek, Dean Moriartyk, Neal Cassady idazlearen alter egoak. Cassadyk eragin handia izan zuen Kerouac idazlearengan, eta bizitza errealean bezala, Paradisek ere hobeto ezagutu nahi du Moriartyren bizimodua.

Egilea: Jack Kerouac
Itzulpena: Iñigo Roque Eguzkitza
Argitaletxea: Pasazaite
Argitalpen-urtea: 2018

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:

Arriskua hartzea erabaki nuen. Autobus bat hartu nuen Davenport-eko erdialdean, autobus-geltokiko neskari ordu erdi begira eman ondoren, eta hiriaren hegiraino joan nintzen, baina oraingoan gasolindegien aldera. Han kamioi-trailer handiak zebiltzan burrunbaka, dena orro, eta, bi minuturen buruan, haietako batek galga zapaldu zuen, ni jasotzeko gertu. […] Beraz, tarte batez atseden hartu ahal izan zuen nire anima unatuak, zeren auto-stoparen gauzarik gogaikarrienetako bat da ezin konta ahala jenderekin hitz egin beharra daukazula, zu jasota okerrik egin ez dutela pentsa dezaten, baita haiek pixka bat entretenitu ere, eta horrek guztiak tentsio handia dakar bide osoa holaxe egin eta hoteletan lo egiteko asmorik ez duzunean. 

                                                                                                       (24. or.)

Paradisek ere hobeto ezagutu nahi du Moriartyren bizimodua.

-->
Páginas: 391