detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Freeport

Narrazio hau polizia nobela bat da, klasikoa. Badu polizia nobelek oso atsegin dituzten bi kokaleku gutxienez: hiria, kasu honetan Bilbo, eta kaiak, kasu honetan Ondarroakoa.

Baditu, halaber, filmetakoak diruditen elkarrizketa bat baino gehiago, badu, baita ere, bere detektibea, Joanes.

Joanesen bezeroek adar-kontuak ikertzea eskatzen diote. Joanesek ez du beti dirua modu legalean lortzen. Bere bezero bat hil egiten dute. Beraz, badugu hilketa. Ikerketaren erdian hildakoaren alargunak dirua modu bitxi samarrean lortzeko proposamena egingo dio Joanesi. Gainera, poliziarentzat Joanes da hilketaren susmagarri nagusia.

 

Egilea: Ander Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat, Lonen aurkezpena:
Bilboko Artxandape aldapatsuan, etxeak bata bestearen gainean daude. Eta, han bertan, bata bestearen gainean dauden etxeetan Lon bizi da: Joanesen laguna. Aseguru-etxean lan egiten zuen sasoiko lankidea. Geratzen zitzaion sasoi hartako lagun bakarra.

(46. or)

 


 

Páginas: 150

detalle2

Docuteca

B1
26-10-2016

x61pRelaContWAR

16138873

x61pViewCountWAR

5799

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR