Hizkuntza Arauak Fitxa
"Arazi"
BajarK.- Zalantza franko sortzen zaigu sarri euskaraz idazten dugunoi, eta "arazi" aditz-forma da horietako bat. Nola idatzi, lotuta ala bereizita? "Arazi" ala "erazi"?
N.- Lehenik eta behin, "arazi" aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako. Ondorioz, "erazi" baztertu egingo dugu. Nolanahi ere, "adierazi" da salbuespen bakarra, Hegoalde osoan lortu duen erabiltze zabalagatik.
Bestalde, aditz-oinari lotua idatziko da beti, hau da, hitz bakarrean: "betearazi", "geldiarazi", "jasoarazi", "ulertarazi"...
K.- Azken ohar bezala, zer esan zenbait aditzen aldaera t-dunari buruz; hau da, "sorrarazi" ala "sortarazi"?
N.- Bi formak dira zuzenak: "sortarazi" nahiz "sorrarazi", "agertarazi" zein "agerrarazi", "ikustarazi" eta "ikusarazi".
+ "Arazi"
- "Erazi"
