Ficha de las Recetas
-
Tipo:
Gaztainak txokolatearekin
OSAGAIAK:
- 750 gr. gaztaina
- Litro-erdi esne
- 250 gr. txokolate beltz
- 150 gr. azukre
- 150 gr. gurin
NOLA PRESTATU:
Kanpoko eta barruko azala kendu gaztainei.
Barrukoa honela kentzen zaie:ura irakiten ipini eta bor-bor dagoenean, gaztainak sartu. Azala askatuko zaie pixka bat. Ondoren, egosi gaztainak esnearekin, eta pasapurean xehatu.
Beste ontzi batean txokolate-zatiak, gurina, azukrea eta ur-tanta batzuk berotzen jarri.
Txokolatea desegiten denean, gaztain-orearekin nahastu, eta hozkailura sartu.
Amaitzeko, jan baino lehen, txokolate urtua gainetik bota. Kolore-piskat nahi baduzu, berriz, esnegaina erantsi.
Irudia: Hansuan Fabregas, Pixabay
