Dokuteka
Izarrek edozer egiteko lizentzia dute (?)
Justin Bieber abeslari kanadarrak arrakasta handia izan du gazte-gaztetatik musika-munduan; baina, agian, bere bizitza pribatuko polemikek egin dute ezagunago. Pasadizo honetan, haren bi ezaugarriak batu dira: musika eta polemika.
Irudia: Unsplash
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Mundu-mailako potoloena. Mundu-mailako lodiena. Testuinguru honetan, handiena. |
Ibon Fernandez: Eta, begira, hain justu, joan den asteburuan ateak zabaldu ditu Estatu Batuetako musika-jaialdi garrantzitsuenak, eta esango nuke mundu-mailako potoloena ere badela. Eta, gainera, jaialdi handi honekin zabaltzen da udaberri- eta uda-parteko musika-festibalen zirkuitu interesgarri hori. Coachella jaialdia abiatu da; asteburu honetan, lehendabiziko asteburua egin dute, eta, hurrengo asteburuan, datorren honetan, asteburu horixe bera errepikatuko dute, artista horiekin guztiekin, eta kartel igual-igualarekin.
Alain Perez: Bai. Egia da, bueno, postureo (itxurakeria) dezente egon ohi da horrelako jaialdi batean, baina, zalantzarik gabe, nik uste dut Coachella momentuko artista entzutetsuenak biltzen dituen jaialdia dela; eta, aurten, ba, izen nagusienetariko (nagusietariko) bat Justin Bieberrena izan da, ze, bueno, artista kanadarrak, ba, ez baldin badakizue, garai korapilatsua pasa du; eta esan beharra dago bere zuzenekoa izan dela, gainera, aurtengo edizioko polemikoena, zalantzarik gabe, kritika ugari jaso dituelako. Egia da, ba, emanaldia... esan dezakegu oso minimalista izan dela, ez?, ze…
Ibon Fernandez: Gustuko dut deskribatzeko modua!
Alain Perez: Ez dakit. O sea (Alegia)…
Ibon Fernandez: Minimalismoa. Horrekin ze polit geratzen den deskribapena.
Alain Perez: ... zerbait ona esateagatik, ze, zuek irudikatzeko, ez baduzue bere kontzertua ikusi, edo irudiak ez badituzue ikusi, eszenatoki huts batera igo zen larunbatean Justin Bieber, sudadera (kirol-jertse) batekin eta galtza motz batzuekin, eta kontzertuan abestu zituen 30 kantak abestu zituen eserita, MacBook baten aurrean. Hau da, ba, gu ohituta gaude maila honetako artistak sekulako show batekin ikustera, eta egia da, ba, hortik dezente aldentzen zela. Ez dakit onerako edo txarrerako.
Ibon Fernandez: Gainera, gogoratu behar dugu, datu bezala (datua emateko), Justin Bieberrena izan dela kontzerturik garestiena, bera kontratatzerako (kontratatzeko) garaian, Coachellaren historian. Beraz, imajinatu: sekulako dirutza ordaindu diotela, eta, gero, bera hor agertzen da bere MacBook horrekin, Youtube zabaldu eta bere kantak Youtubeko bideoen gainetik abesteko.
Alain Perez: Klaro (Bai, ba), zuk aipatu duzu Youtube. Askok esango dute “Youtube festa” antolatu zuela Justin Bieberrek; ze, hori, momentu batean, bere kanta zaharren bideoklipak zuzenean bilatzen eta erreproduzitzen hasi zen, hor, bueno, Coachellan, Indion, Kalifornian, gainetik abesten zituen bitartean, ba, hori, karaoke moduan, ez?, zuk esan duzun bezala, Ibon. Momenturen batean, bera ere kexatu zen, Justin Bieber bera, wifia ez zihoalako tokatzen zen bezala, ze, klaro, bera hor zebilen zuzenean kantak bilatzen, eta, ba, behar zena (zen) baino gehiago tardatzen zuten horiek kargatzen; eta oso biral egin da, baita, publikoan Katy Perry zegoela Justin Bieberren zuzenekoa ikusten, eta Katy Perry publiko artetik, ba, bideo batean entzuten da esanez (esaten): “Eskerrak, gutxienez (behintzat), Youtube Premium ordaintzen duen, ze ez ditut iragarkiak tragatu nahi”...
Ibon Fernandez: Oso ondo.
Alain Perez: ... hori da Katyk esan zuena.
Ibon Fernandez: Bai. Nik esan beharra daukat Justin Bieberrek ezin zuela hobeto egin Coachellako showa; egia da merkea dela, egia da ordenagailu bat zegoela, egia da boteprontoan zirku bat ematen duela honek guztiak, baina zentzua dauka, ze bera Youtuben ezagutu genuen, Youtubeko bideoetan, eta berak egin duena izan da bere zirkulu hori itxi, Youtube bera bere kontzertura ekarriz, eta Youtubeko bideoen gainean abestuz. Beraz, nik uste dut bere burua omentzeko modu oso aproposa dela; eta, aldi berean, berak badauka jendea xaxatzeko nahi hori beti, eta agertoki gainetik mundu guztia troleatzen zegoen (ari zen) momentu horretan bertan, eta dotorezia osoz esango nuke.
Alain Perez: Hombre! (Tira!)...
