detalle dokuteka-generico-fitxa

Barruko txinpartaren hariak

Solasaldi lasaia idazketaz, denboraz eta barruan pizten den txinpartaz. Urteen joanak, ibilbide baten gorabeherak eta sortzeko grina nola bizi diren kontatzen da, gertutasunez.

Ilaski Serrano kazetaria Eider Rodriguez idazlearekin aritu da solasaldian Artefaktua ETBko literaturari buruzko saioan. Dena zulo bera zen ipuin-liburua argitaratu berri duela-eta, egilearen ibilbideaz dihardute pasarte honetan.  

 

 

 

Irudia: Goierriko Hitza

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Bultzatzera naraman zerbait. Zerbaitek ni bultzatzera eramaten nau. 
Txinparta hori. Sutatik salto egiten duen zatikia; baita hainbat edariren bitsa ere. Hedaduraz, ideia-edo izan daiteke sorkuntza-munduan. 
Doluari lotutako nobela. Norbaiten heriotzak sortutako atsekabeari lotua. 
Hesi ikusezinak. Oztopo ikusezinak, ikusten ez direnak. 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Ilaski Serrano: ... badagoelako koherentzia hori, Eider, bi hamarkadatik gora jada. Eta, batez ere, zure ipuin-liburuak-eta jarraitu dugunok (ditugunok)... badago, kronologikoki joanda, bizitzan joan garen moduan, bueno, ba, horrelako eboluzio bat, baina nabaritzen da zeu zarena: orain zeure aspaldiko liburu bat hartuta, zeu zauzelako (zaudelako). Eta, liburu honetan be (ere), ze ipuin ezberdinek (ezberdinak) euren artean… Esaten duguna: haria zein da, ipuinen artean? Ba, zeuk idatzi dituzula... 
Eider Rodriguez: Bai? Ez dakit, ba... 
Ilaski Serrano: ... eta nabaritzen dala (dela).  
Eider Rodriguez: Duela 20 urte... 20 urtetik gora argitaratu nuela nire lehenengo liburua; eta idatzi, ba, orain dela 25 urte idatzi nuen, ez?, lehenengo... horko lehenengo narrazioa. Orduan, pentsa, zenbat... Bizitza-erdia baino gehiago daramat idazten eta argitaratzen, ez? Idazten. Orduan, asko aldatu naiz, asko aldatu naiz, baina badago zerbait, bultzatzera naraman zerbait, ez dena aldatu. Baina ez da aldatu… Ez dago lotuta hitzen erabilerari edo gramatikari edo gaiei, baizik eta dago lotuta jolasari. Eta nik sentitzen detena (dudana), ez?, adibidez, liburu hau idazten aritu naizenean, ez etengabe, ez? baina txinparta hori, pixka bat lotzen nauena literaturari. Hori ume-umetatik sentitzen dudan zerbait da, jolasean ere sentitzen nuen zerbait zen, ez? Eta, agian, hori izan daiteke: bizitza, besteren bizitzak imajinatzeko edo imajinatzeak ematen didan poza, edo ez dakit zer den estimulu hori, uste dut hori dela nire motorrik handiena.  
Ilaski Serrano: Geu aldatzen goaz, eta zuek, idazle moduan, profesioa, bueno, ba, jasotzen ari zarete, eta hobetzen zoazte danok (denok), eta aldatzen be bai (ere bai), baina bada, askotan. Bihotz handiegiarekin izan zen, apurtxu bet (apurtxo bat), ze ikusgarritasuna hartu zenuen, bueno, ba, danon artien (denon artean), eta, apurtxo bat, lehen, ba, zure irakurle ginenok, ba, zabaldu zen asko, eta denak: “Eider irakurtzen nabil, Bihotz handiegia”... Eta bazan (bazen) gauza bat nik esaten nuena: irakurri kronologikoki; gustura bazabiltz (bazabiltza), iritsi hona, hona iristeko bide bat egin duzulako, eta hortik hona be badau (badago) beste beste bidetxu bet (bidetxo bat), esaten gabiltzana, tartean gauza asko pasatu direlako, asko hustu zarelako zeu be bai, eta beste zeozer idatzi behar zen, eta berriro be... Ez dakit zerotik hastie (hastea) izan dan (den) ariketa hau, baina, bueno, sentsazioa hustuta etorri zarela, eta berriro be indar hori  eta…, esan duzuna, ilusio hori hartu bestien (besteen) bizitzetan sartzeko.  
Eider Rodriguez: Bai, bueno, tartean egon zen Eraikuntzarako materiala. Nobela hau ez da, azkenean, nire aitaren heriotza, bueno, pixka bat doluari lotutako nobela hau, ez daukana zerikusirik honekin, eta gogo handia neukan pixka bat eremu autobiografikoa utzi; eta, hori, ezinbestean idatzi nuen liburu bat izan zen, edo nik hala bizi izan dut, kariño handiarekin, gainera. Baina ni ipuingilea naiz edo fikzioa da nire esparrua, nire joko-zelaia. Eta gogo handiarekin bueltatu naiz, eta, dagoeneko, ari naiz ere, jada, joko-zelai horretan gauza berriak sortzen, ezta? Bidean, diozuna: gauza asko gertatu dira, aldatu gara, mundua ere bai, gurekin batera, eta... Baina badago zerbait, ez? beti hor gelditzen dena eta asko aldatzen dena. Orduan, konbinazio infinitu horietako bat da liburu hau. 

detalle2

Dokuteka

C1
20-05-2026

x61pRelaContWAR

39334373
00:03:56

x61pViewCountWAR

446

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR