Dokuteka
Emozioen eragina ikasketan
Ikasketei buruz ari garenean, garrantzi handia ematen diegu curriculumeko gaiei. Alabaina, emozioek ere badute zeresanik ikasleek eduki horiei aurre egiteko moduan; uste baino gehiago.
Irudia: ataria.eus
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Elkarlotuta daude. Harremana dute. |
Esataria: Eta guk emozioen eragina ikasketa-prozesuan aztertuko dugu.
Idoia Apaolaza: Hori da, bai, bai.
Esataria: Bueno, nondik hasiko gara, Idoia?
Idoia Apaolaza: Bueno, hori... Orain, zorionez, ba, gero eta gehiago eta gero eta kontzienteagoak gara, ba, emozioek ere eragina daukatela ikasketa-prozesuan. Orduan (Horregatik), horiek zaindu egin behar dira, eta, horiekin batera, ba, autoestima (autoestimua) eta motibazioa, ez? Azkenean, ez da emozioak alde batetik dihoazte (doaz) edo ez dira existitzen, eta ikasketak beste alde batetik dihoazte. Azkenean, badira... biak elkarlotuta daude.
Esataria: Eta nola eragiten dute ikasketan emozioek?
Idoia Apaolaza: Ba, bi bidetara eragiten dute: ba, izan daiteke modu onean; hau da, nik zerbaitetan, ba, adibidez, matematika-ariketak ondo ateratzen zaizkit, orduan emozioa ona da. Orduan (Ondorioz), matematika egitea gustatu egiten zait, eta nola gustatu egiten zaiten (zaidan), gero, azterketetan-eta, lasaiago eta nire buruan konfiantza gehiago daukat, orduan emaitza ere hobea izango da. Aldiz, justu kontrakoa ere izan leike (daiteke), ez?: urdurik-edo (urduri-edo) baldin banago, edo ikusten banaiz (badut) materia honetan ez naizela hain abila, blokeatzeko eta emaitza kaskarragoa lortzeko ere, probabilitate handiagoa izango da.
Esataria: Zer egitea dago bai ikasketen aurrean, bai, eskolara joateko, ikastetxera joateko... gai horien aurrean?
Idoia Apaolaza: Bai, bueno, beti esaten duguna: alde batetik, errepikatzen ari garena, ez? Kontutan (kontuan) eduki behar ditugu (dugu) emozioak hor daudela, eraginak hor daudela, eta, azkenean, haurrak edo ikasleak-edo behar duena da lasaitasuna, eta lasaitasuna eman behar diona da... helduak eman behar dio, ez? Bai da inportantea irakaslearekin daukan binkulua (lotura), irakasleak ulertzea, irakasleak beregan (hura) ez epaitzea, baizik eta ulertu zer gertatzen ari den, eta beregana (berarengana)... saiatu iristen, ez?, betiere umeen erritmoa errespetatuz (errespetatuta). Eta, gero, gurasoek bezala ere, ahalik eta lasaitasun handienetik hartu eta, pazientzia eta ulermenarekin aurrera egitea, ez? Oso garrantzitsua izango da hor komunikazio berbala eta ez-berbala zaintzea.
Esataria: Eta emozioen eragina, bueno, hitz egiten da, baina ikasketen zailtasunaz gehiago hitz egiten da, ezta? Kasu honetan, horretaz ere jabetu beharko ginateke, ezta?
Idoia Apaolaza: Bai, baina, azkenean, emozioak ere ikasketa-zailtasun (bat) bilakatu daitezke, ez? Hau da, ikasketa-zailtasunak daukanak (dauzkanak) ere emozioak bizitzen ditu, baina modu ezkorrean gehiago; hau da, ez bazait ateratzen matematika edo irakurtzeko zailtasuna dauzkat; orduan, emozioak izango litzateke (lirateke) modu ezkorrean, ez? Aldiz, bada, aldiz, pertsona bat dena… edo ikasle bat oso-oso exijentea eta oso nota onak ateratzen dituena, bera ere urduri ibiliko da, ze estandar horretara iritsi behar da, ez? Eta hor blokeoak ere sortzen dira. Zer… biak, esango nuke nik; bai ikasketa-zailtasuna dauzkatenak, adibidez, izan daiteke dislexia baten kasuan, ba, noski, emozioak (emozioek) eragina dutela (dute); baina baita ere ikasketa-zailtasunak (ikasketa-zailtasunik) ez daukanak ere bai, ez? Eta hor burura etortzen zait esaten duguna: ikasle batzuk oso brillanteak edo oso emaitza onak ateratzen dituztenak, beraiek (haiek) ere ematen du ez dagoela arazorik, dena ondo dagoela…
Esataria: Erraz egiten dutela, baina ez.
Idoia Apaolaza: Ez. Atzetik zama dezente edukitzen dute, bai.
