detalle dokuteka-generico-fitxa

Aktoreak eta pailazoak

Aktoreak pailazoak dira? Pailazoak, aktore? Zein alde dago bi lanbide horien artean, baldin eta badago? Horren inguruan aritu dira Aitziber Garmendia eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

ETBko Gora bihotzak! telesaioan, Miren Nogalesek eta Julen Telleriak solasaldia izan dute Aitziber Garmendia aktorearekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo-taldeko kideekin. Besteak beste, antzezleen bi rol horien inguruan mintzatu dira.

 

 

 

Irudia: EITB

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Ez dut antzezten. Ez dut aktore-lanik egiten. 
Bost antzezlan. Bost antzerki-lan. 
Pertsonaia bat hezur-haragitu. Pertsonaia bat gorpuztu; gorputza, izaera eman. 
Beste erronka bat da. Bereziki motibatzen duen helburua da. 
Aldiro aldatzeak. Beti, behin eta berriz, aldatzeak. 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Julen Telleria: Oso desberdina da, orain pentsatzen ari naizela, aktore edo pailazo izatea, Aiora? Edo... 
Aiora Zulaika: Ez, ez...  
Julen Telleria: Zuek pixka bat aktoreak bazarete... Aitziber nahiko pailazoa da...  
Aiora Zulaika: Bai. Gertatzen dena da... Bai. Guk gure pertsonaia... Berak ikasi behar ditu 1.000 pertsonaia. Guk pertsonaia berarekin daramagu, ba… 
Julen Telleria: Bizitza osoa. 
Aiora Zulaika: ...bizitza erdia baino gehiago. Orduan, hor dago, ez? Alderik handiena nik hor ikusten dut, gu garela bi: ni eta barruan daramatena (daramadana), ez? “Amatxo barruan”, ez? esan zidan seme zaharrenak deskubritu zuenean, bere aurrean hasi nintzen janzten, eta argazkilaria etxera etorri zitzaigun, eta, bat-batean, geratu zen hola, eta begiratu zuen soineko barruan, eta esan zuen: “Amatxo barruan”. Eta hori da, ez? Ba guk daramagu hori: kanpora, barrura, kanpora, barrura, kanpora, barrura, nahi beste.  
Jose Mari Agirretxe: Egia esan, ni (niri), Porrotx bezala, iruditzen zait ez dudala antzezten. Azkenean, zu zara, ez? Eta aktore izatea, eta zure kasuan bost antzezlan egiten ari zarela, lehen aipatu duzu entrenamendua, ezta? Eta horrek eskatzen du diziplina, entrenamendua... lan handia da. Guretzat… Guk lana egiten dugu, baina es que Porrotx, Joxe Mari, Joxe Mari, Porrotx, edo Mertxe Marimotots, edo Aiora, Pirritx... Ez digu lana suposatzen (ez dakarkigu lanik). Gara, gara. 
Aitziber Garmendia: Baina horretan hori zailagoa da, ez? Esan nahi dut: urteetan zehar, hainbestetan pertsonai (pertsonaia) bat hezur-haragitu duzunean, eta, oraindik ere, urtez urte zerbait berria ateratzea lortzen duzunean, hori ere beste erronka bat da, niretzako (nire ustez). 
Jose Mari Agirretxe: Beste gauza da pertsonai horretatik, gure taldetikan (taldetik), pues (ba), historiak (istorioak) asmatzea, horrek dakarren lanarekin eta presioarekin ere bai, eta… 
Mertxe Rodriguez: Nik lehen egiten nituen pertsonaje (pertsonaia) desberdinak ere bai, eta aldiro aldatzea (aldatzeak) esfortzu bat suposatzen du (dakar). Ja behin, urtero berdina (bera) daukazunean, bueno, ba hori ja aurreratuta daukazu. Obra berria daukazu, baina pertsonajea, ja, egina daukazu.  
Aiora Zulaika: Bai, ze gu, hola, taldean, ez?, taldekideak dauzkagu eta: “Ez, orain egin ezazu pixka bat aitonarena, baina pixka bat aitonago, ez?, ibili pixka bat, ez dakit”, “Eta nola? Hola, ez hola…”, ez? ”Bilatu behar duzu zure pertsonajea, dela aitona, dela matxinsaltoa, urtxintxa edo dena delakoa. Klaro! (Bai, ba!), gurean izan daiteke sorgina, izan daiteke Anakleto edo sagutxo, Perez Sagutxo edo Maritxu Teilatuko.  
Miren Nogales: Barkatu, e. 
Julen Telleria: Etorri nahi duzue ostegunero? Laurok? Txalo bero bat! Es que (izan ere) dira jatorrak, majoak, interesgarriak, jakintsuak, bizkorrak denak. 

detalle2

Dokuteka

B2
14-04-2026

x61pRelaContWAR

39183390
00:02:48

x61pViewCountWAR

473

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR