detalle dokuteka-generico-fitxa

Zangaren haitza

Kartzela edo espetxe baten izena galdetuko balizute, zein esango zenuke? Seguruena, ez zen urruti ibiliko erreportaje honetakoa: zinemak eta literaturak mito bihurtu dute leku hura.

San Frantzisko badiaren erdian, badago bi kilometro koadroko uharte txiki bat. Iraganean bizi izandako istorio ugari gordetzen ditu, eta hala literaturaren (Michael P. King, Angel Montero Lama…) nola zinemaren bitartez (Escape from Alcatraz, The Rock…), ospe handia hartu du. 

Lurzati hori, gaur egun parke nazionala bada ere, garai batean segurtasun handiko espetxea zen: Alcatraz (euskaraz, zanga). Espetxera joateko ferryak San Frantziskoko Pier 33 kaitik irteten dira, eta bidaiak 15 eta 20 minutu artean irauten du. 

Bertan kondena bete zuten 1545 presoen artean (gizonak guztiak), batzuk oso ezagunak izan ziren. Esaterako, Alphonse Gabriel Al Capone mafiako burua, Scarface izenez ere ezaguna. George Barnes Machine Gun Kelly ere, lege lehorraren garaiko gangsterretako bat, bertan sartu zuten. Alcatrazeko beste preso ospetsu bat Albin Francis Karpowicz izan zen, bere irribarre maltzurragatik Creepy ere izendatua. Egin zituen delituen artean, lapurretak, bahiketak eta hilketak daude. Iruzur fiskalagatik irlan kondena bete zutenak ere badaude, Mickey Cohen, adibidez, Frank Sinatraren eta Judy Garlanden lagun handia. Halarik ere, presorik bitxiena, seguru asko, Robert Franklin Stroud dugu. Txori gizona esaten zioten, Kansasko kartzela bateko bere ziegan 300 kanario hazi zituelako. Heriotza-zigorra ezarri zioten, kartzelazain bat hil zuelako, baina Woodrow Wilson presidentearen grazia lortu zuen eta Alcatrazera eraman zuten. 

Preso gehienak beste espetxe batzuetan arazoak izandakoak ziren. 34 ihes egiten saiatu ziren. Ihesik sonatuena 1962ko ekainekoa izan zen, Frank Morrisek eta John eta Clarence Anglin anaiek burutua. Ihesaldia prestatzeko, zazpi hilabete behar izan zuten, eta koilarak erabili zituzten aireztatze-hodiaren zuloa handitzeko. Ospa egin zuten egunean, egunkari-txatalez eta ileordez egindako giza buruak utzi zituzten beren kamainetan, presozainek ohean zeudela pentsa zezaten. Zortzi ordu behar izan zituzten hirurek ziegatik ihes egiteko, eta gabardinak erabiliz flotagailu modukoak egin zituzten, igeri egiten laguntzeko. Ziurtasun osorik ez dago, baina San Frantziskoko badian itota hil zirela uste da. 

Alcatrazeko presoen batez besteko kopurua 260koa zen, gehienez 320koa, baina 336rentzako lekua zegoen. Presozainen emazteak eta seme-alabak ere bertan bizi ziren. Espetxean exekuziorik egin ez arren, zortzi hilketa eta bost suizidio gertatu ziren. Kartzelako gastua oso handia zela-eta, 1963ko martxoren 21ean Robert F. Kennedyk 29 urtez funtzionamenduan egondako presondegia, The Rock izenez ere ezaguna, ixtea erabaki zuen. 

Egilea: Juan Luis Mugertza (moldatua)

Irudia: Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Lurzati hori. Lur-eremu txikia. 
Zanga. Itsasbazterreko hegazti palmipedoa. Era berean, lubaki hitzaren sinonimo ere bada: lurrean egiten den zulo luze eta sakona, adibidez, uraren, telefoniaren... hodiak eta kableak sartzeko. 
Kaitik irteten dira. Kaiak itsas portuetan dauden eraikuntzak dira, pertsonak eta zamak ontziratzea eta lehorreratzea errazteko prestatuak. 
Lege lehorraren garaia. AEBan 1920ko hamarkada hartzen duen garaia. Alkohola fabrikatzea, inportatzea eta esportatzea, eta salerostea debekatzen zituen lege bat egon zen indarrean.  
Irribarre maltzurra. Beldurra ematen duen irribarrea. 
Bere ziegan. Espetxeetan edo kartzeletan, presoen gela. 
Egunkari-txatalez. Egunkari-zatiez. 
Kamainak. Ohe pobreak, txaboletan eta ziegetan izaten direnak. 

 

detalle2

Docuteca

B2
05-12-2025

x61pRelaContWAR

38790345

x61pViewCountWAR

1328

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR