detalle dokuteka-generico-fitxa

Elikagaien ekoizpena eta elkartasuna, batera

Elkartasuna eta janari-ekoizpena batzeko modurik al da? Elkartasun-egitasmoa ezagutzeaz gain, saldaren ekoizpen-prozesuaz jabetuko gara.

Sukalerrian EITBko saioan, Mikel Lizarraldek Saalda proiektuaren berri eman du: nondik, nola, zergatik eta zertarako egin duen. 

 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Dohaintzan. Eman ezer ezen truke, borondate onez.
Plo-plo. Pol-pol, bor-bor. Irakiteko onomatopeia.
Azaleko zimurrak. Larruko tolesturak.

 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo, Joseba, eguerdi on. Ongi etorri Elorriora Delikatetxe enpresara. Ni Mikel Izarralde naiz, eta Saalda proiektua ezagutuko dugu.

2018an topatu zidaten esklerosi anizkoitza gaixotasuna, eta hasieran egon nintzen zulo sakon eta beltz batean, eta pixkanaka-pixkanaka hortik irtetzen (irteten) joan nintzen. Irtetzeko (Irteteko) prozesu horretan laguntza handia jaso nuen, eta egin nituen pare bat kirol-proba, eta horietan kamisetak saldu nituen nire aurpegiarekin. Baina esaten nuen, “Ezin dut (naiz) behin eta berriz nire aurpegia daukan kamiseta bat saltzen egon, lagunak estorsionatzen”. Orduan beste zerbait behar nuen, eta horrela ezagutu nituen Delikatetxe kooperatibakoak. Haiek egiten dute (dituzte) saldak, bai eurentzat eta bai beste batzuentzat, eta haiek hitz egin zidaten hezur-saldari buruz, kolagenoan aberatsa den hezur-saldari buruz. Eta horrela sortu zen Saalda. Eta horregatik sortu genuen, modu pixka bat desberdin batean, bere irabazi guztiak dohaintzan ematen dituen proiektu bat. Laguntza asko jaso nuen gaitzaren diagnostikoaren ostean, eta, nolabait nahi nion gizarteari itzuli jasotako laguntza guzti hori (hori guztia). Orduan sortu nuen proiektu hau. Lortzen ditugun irabaziak bezeroek proposatu eta aukeratzen dituzten GKE edo proiektuei ematen. Urte eta erdi daramagu ia-ia bizirik. 15.000 € saldu ditugu eta ia-ia 5000 € eman ditugu dohaintzan, guztira zazpi elkarteri. Azkena, adibidez, eman genion, 460 euro Palestinako errefuxiatuei laguntzen dien Nazio Batuen elkarteari.

Saalda aurkeztu ostean, orain ikusiko dugu nola den ekoizpen-prozesua Delikatetxeren instalazioetan. Hau da salda ekoizten den tokia, salda sukaldatzen den tokia. Hemen daude 3000 l-ko bi marmita eta beste bat pixka bat txikiagoa. Eta hemen da, ba, osagai guztiak marmita handi horietan sartu eta urarekin nahastu eta egosten den tokia. 22 orduz hor goian dauden marmita horietan egoten da plo-plo. Gure hezur-salda prestatzeko, bertako produktuak erabiltzen ditugu. Ez dira zertifikatu ekologikoa dutenak, baina, batzuetan, gertukoagoa garbiagoa izan daiteke urrunetik datorrena baino. Alde batetik, erabiltzen ditugu barazkiak, eta hor dauzkagu azenarioak, tipula, porrua eta apioa. Eta, bestetik, behi-hezurrak. Erabiltzen ditugu hezurrak eta kartilagoa; aberatsa dena, gero kolagenoa askatuko duten elementuak horiek direlako. Kolagenoa da substantzia bat, batez ere 40 urtetik gora dauzkagunok eskertzen duguna. Besteak beste, igartzen dugu kolageno falta azaleko zimurretan edo artikulazioetan. Kolagenoari esker, besteak beste ere, gure digestioak atseginagoak izan daitezke.

Bueno, Joseba, eskerrik asko Saalda ezagutzera etortzearren, eta hementxe daukak hurrena ere hartzeko. Bero-bero, goxo-goxoa. Eskerrik asko, agur.

detalle2

Docuteca

B1
03-07-2025

x61pRelaContWAR

31783603
00:03:38

x61pViewCountWAR

1620

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR