detalle dokuteka-generico-fitxa

Ama izateko presioa

Ba al dago ama izateko adinik? Eta ba al dago ama izateko gorputz-eredurik? Bideo honetan, amatasunaren, adinaren eta gorputzaren inguruko aurreiritziak eta presio soziala jorratzen dira.

Hamaika entzuteko EITBko saioan, Onintza Enbeitak bere esperientziaren berri ematen du; amatasunaren, adinaren eta loditasunaren inguruko gizarte-epaien inguruan aritzen da.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Medikuen eskutik. Medikuen ahotik.
Etengabe galdetu. Gelditu gabe galdetu.
Kamilla batean ezarri. Ohatila batean bota.
Lodifobia. Pertsona lodiei buruzko aurreiritziak eta haien aurkako jarrerak izatea.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Klaudio Landa. Adinaren presioa nabaritu duzue? Edo ama... 45 urterekin izan zara ama.
Onintza Enbeita. Nik bai, baina, bueno, adinaren presioa eta...
Klaudio Landa. Hori ere pentsatzen nuen, barkatu.
Onintza Enbeita. Lodi egotearen presioa, hori nik jaso dut ez bakarrik kalean. Osea (Hau da), 
medikuntzako profesional batzuen partetik ere bai. Gero nire erditzea, zorionez, zoragarria izan zen eta esperientzia oso ona izan nuen, baina hasieran, haurdunaldiaren hasieran, entzun behar izan nituen zenbait komentario, baita medikuen eskutik ere, ba, niretzat ez zirenak oso atseginak izan. Azkenean, nik pentsatu dezaket ideala zer den, eta igual ideala izango da ama izatea 30 urterekin edo gutxiagorekin, eta zure gorputza pisu estandar batean edo pisu egoki batean egonda; baina, aizu, hemen bizitzan, zirkunstantziak direnak dira, eta kito, ez? Eta, orduan, bueno, nik jasan ditut komentarioak, eta gero kalean ere bueno, ba, esaten dizkizute zenbait gauza, ba, “Gero zure umeak 15 urte dituenean zuk izango dituzu 60 urte”, ta bueno esaten dut, beste batek igual 30 urterekin eduki du umea eta 40 urterekin hiltzen da. Ez dakigu, bizitza kasuistikaz beteta dago. Orduan, ez dakigu zer gertatuko den, bizitzan daukaguna da orain eta hemen, eta ni gelditu nintzen haurdun, zorionez, 45 urterekin. Eta nik ume bat daukat eta oso zoriontsua naiz. Horrek oso asko pozten nau. Orduan, ez daukat zertan azalpenik eman, baina eman behar ditut; eta etengabe galdetzen dizute “Eta haurdunaldia izan da naturala edo tratamendua egin duzu?”. Ba, igual zuri ez dizu inporta nik zer egin dudan, ez?
Klaudio Landa. Min handiena egiten dizuna da?
Onintza Enbeita. Min gehiago egin didate loditasunagatik esan dizkidaten gauzek.
Klaudio Landa. Zergatik? Baina haurdunaldiari lotuta?
Onintza Enbeita. Lotuta, bai. Bueno ba hor, ez dakit, ekografiak egiterakoan, ba egia da, koipea badaukazu gorputzean zailagoa dela umea ikustea, batez ere, txikia denean. Baina horrek ez du esan nahi, zu kamilla (ohatila) batean ezartzen zarenean komentariorik egin behar dizutenik “Es que aquí hay mucha grasa”, “Es que venís de cualquier forma”, “Es que el niño no se ve”. Komentario batzuk ez dago zertan egin. Nik badakit lodi nagoela. Nik etxean ispiluak ditut eta bizitza guztian, bizitza guztian, medikuarenera joan naizenean gripearekin, belarriko minarekin, edo sudurra puztu zaidalako, arazoa beti izan da lodi egon naizela. Bizitza guztian. Orduan ez didazue orain ere hori esan behar.
Klaudio Landa. Lodifobia da, baina, kasu horretan, haurdunaldiarekin lotuta.
Onintza Enbeita. Bai.

detalle2

Docuteca

B2
25-06-2025

x61pRelaContWAR

31781782
00:02:20

x61pViewCountWAR

1801

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR