Loaren dibortzioa
"Asko maite zaitut, bihotza, baina lotarako nahiago bakarrik". Horixe da sleep divorce edo loaren dibortzioa: elkar asko maite arren bananduta lo egiteko erabakia hartzea.
Eitbko Egun On telebista-saioan loaren dibortzioa izan dute hizketagai.
Irudia: Wokandapix, Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Gela bereizietan. Logela ezberdinetan. |
Aurkezlea. Loaren dibortzioaz hitz egin behar dugulako. Loaren dibortzioa. Goraka doan joera da mundu osoan, eta, egia esan, fenomeno honen azalpena oso erraza da. Gero eta bikote gehiagok gela bereizietan lo egitea erabakitzen dute, loaren kalitatea hobetzeko helburu nagusiarekin. Izan ere, normalean, pauso hori emateko arrazoiek zerikusi handia dute osasunarekin. Adibidez bikoteko kideetako batek zurrunka (zurrunga) gehiegi egitea, gauean gehiegi mugitzea edota konfort termiko maila desberdina izatea.
Kolaboratzailea 1. De hecho (izatez) gaur gauean nire nobioa (bikotea) sofara joan da, kristoren problemak (izugarrizko arazoak) dituelako lo hartzeko orduan, gero asko erronkatzen duelako (zurrunga handiak egiten dituelako), eta azkenean beti egoten da hori, ez? Lehenengo horretarako nik uste dut lehenengo bi habitazio (gela) eduki beharko genituzkeela, eta hori batzuetan pasatzen da, edo sofara edo ez daukagulako beste alternatibarik. Baina ez dakit, niri pena pixka bat ematen dit. Azkenean nik uste dut zerbait, binkulu (lotura) bat sortzen dela bikotekidearekin,
Aurkezlea. Oxitozina eta badauzkala beste onura batzuk.
Kolaboratzailea 1. Horregatik bai, beharbada beste alternatiba batzuk, adibidez, erretzeari uztea, hori askotan ligatuta (lotuta) dagoelako zurrunbiloekin (zurrungekin). Bueno, ez dakit ez, baina psikologikoki, niretzat pena (bat) izango litzateke.
Aurkezlea. Eta ordutegi desberdinak daudenean e! Beste mota bateko kontziliazioaz ari garelako: oso goiz esnatzen baldin bada, bat, bestea esna uzten duzu beranduago sartu denean lotara…
Kolaboratzailea 2: Bai, baina egia da, logela bat egotea, eske honen inguruan oso frikia izan naiz urte luzez. eta logela bat egotea bikotearentzat hori oso garaikidea da, eta ez da beti horrela izan, ze normalean logela batean familia osoa egoten da, eta are gehiago, klase edo estatus maila bat izanda historikoki, Europan eta bereziki Mendebaldean, bikotean pertsona bakoitzak edukitzea bere logela. Eta hori, bereziki ba (bada) XX. mendera arte, XX. mendearen amaierara arte oso ohikoa zen bikote dirudunek bakoitzak edukitzea gela bat, lotzen zelako bikotea ez elkarrekin lo egitearekin, baizik eta beste gauza batzuekin.
Eta oso garaikidea da, 70eko desarrollismotik eratorria, bikote bat egotea elkarrekin logelan. Ze, askotan pentsatzen dugu historian zehar horrela bizi izan garela. Eta ez, ez da horrela gertatu. Niri asko kostatzen zait bakarrik lo egitea. Nik hori aitortu behar dut, baina bakoitzaren loarentzat eta osasunarentzat egokia bada, aurrera eta gero beste gauza batzuk egiteko beste toki batzuk ere aurkitu ahal dira.
Kolaboratzailea 3: E, zuk ere eman dezakezu zure iritzia e?
Aurkezlea. Ez, nik pentsatzen dut denborak aurrera egin ahala zurrunken alde erromantikoa sekula deskubrituko dudala, edo zientziak urratsak emango (egingo) dituela horrekin elkarbizitzeko. Guk daukagun kaka zaharrik handiena, goizegi esnatzen garela eta isil samar ibili behar izaten dugula. Momentuz behintzat, Sleep divorce, loaren dibortzio hori ez dugu gauzatu, baina baztertu ere ez.