Utzi jostatzen!

Hiri eta herrietako kaleetan jolasean ikus ditzakegun gazteak gero eta gutxiago dira. Plazak hustu ahala, kiroldegi, musika eskola eta bestelako jarduera gidatuak bete egin dira. Uzten zaie gazteei jolasean?

Nerabeen Garrasia podkastean jolas librearen garrantzia azpimarratu dute.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

 

 

 

 

Irudia: Dim Hou, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Azpimarra jarri. Nabarmendu.
- Talde lanean jardun. Taldean aritu.
- Aski ezaguna. Oso ezaguna.
- Zenbaterainoko garrantzia. Zer punturainoko edo zer mailako garrantzia.
- Denbora oro. Denbora tarte guztiak.
- Ondorio latzak. Eragin oso kaltegarriak, gogorrak.
- Kentzen dizkiegun neurrian. Kendu heinean, kendu ahala.
- Oinarrizko gaitasunak. Funtsezkoak diren trebetasunak.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Maitane Ormazabal, esataria. Ongi etorri Nerabeen garrasira gaurkoan: jolas librea. Eta esan dugu librea, ez gidatua. 

Telmo Lazkano, esataria. Hori da, Maitane, garrantzitsua da hor azpimarra jartzea, askatasunetik egin beharreko zerbait delako, bere balio erantsi hori eskuratu nahi badugu behintzat, ezta? Hor hausnartu behar dugu ugaztun guztiok egiten dugun zerbait dela eta egin behar dugun zerbait dela. Izan ere, gure garapen fisiko, gaitasun fisiko askoren oinarria hor dago, baina baita ere, gure gaitasun emozionalak eta sozialak garatzeko aukera paregabea delako, ezta? Hor ikasten dugu talde lanean jarduten, harreman sozial horiek izaten, jolas arriskutsuago horietan ba(da) beldurra sentitzen eta ez burua galtzen; zerbait oso garrantzitsua gerora bizi ditzakegun hainbat bizipenen aurrean ba jada baliabide horiek garatzen joateko. Eta baita ere, ba, elkarren alboan gaudenean ba ondo egoten ikasteko, ezta? 

Maitane. Bai, begira hor zenbat erreminta eman dituzun. Hau oso garrantzitsua da, ze guri iruditzen zaigu, ez, jolasak ez duela, (garrantzirik) bakarrik jolasa dela. Eta ez, hori baino gehiago da, ze zer da? Ba behar ebolutibo biologiko bat.

Telmo. Bai, horrela definitzen du mundu mailan aski ezaguna den Peter Gray ikerlariak. 

Maitane. Bai, eta ez gara konturatzen zenbaterainoko garrantzia daukan (jolasak) garapen horretan. Baina zer pasatzen da? Zergatik ez diegu uzten guk jolas libre hau lasai egiten? Ba gaur emango ditugu lau puntutxo. Bat d(ir)a beldurrak: guraso eta heldu bezala beldurra daukagu, eta denbora oro eskatzen ari gara gure seme-alaba hori kontrolatuta egotea, guregandik gertu egotea, eta horrek ez dio uzten kalean, jolasean, libre, bere garapen propio horretan ibiltzea. Eta hori gutxi balitz, gure espektatibak: gaur egun zenbat nerabe ikusten dituzue astean zehar kalean? Normalean da beti ekintza gidatu batera, jolas gidatu batera, ez? Ba igual entrenamendua, kirol konkretu bat eta ondo daude, oso ondo, baina kalean, libreki, beraiek beraien arteko harreman horietan jolasten, ba, geroz eta gutxiago. Eta hori gutxi balitz, imajinatu orain, gaur egun, zer jarri diegu hor tartean? Teknologia pila bat beraien eskuetan, kanpoaldean edo beraien denbora (libre) horretan alternatiba bat izango balitz bezala. Espektatibak, beldurrak, teknologia  gehi gure kontrolak… kaleetatik atera ditugu (nerabeak) eta jolas libre horietatik. 

Telmo. Eta horrek ondorio latzak dakartza, ezta? 

Maitane. Bai, hori da. Guk pentsatu behar dugu beraien bizitzarako, autogestiorako, behar dituzten erreminta guzti-horiek beraien arteko harreman horietan egiten dute(la). Hau ez baldin badago, ikasten dutena da  harreman, beste harreman-botere batzuetan egiten, baina ez beraien artean eta horrek ondorio handiak ditu. 

Telmo. Hori da; nartzizismoaren igoera, enpatiaren jaitsiera…

Maitane. Bai.

Telmo. Baina nik uste dut aipagarria dela, baita ere, lehen esan dudana; ugaztun guztiok egiten dugun zerbait dela eta bada urte batzuk egin zela esperimentu bat tximino batzuekin eta sagu batzuekin, eta hauei kendu zitzaien aukera, jolas librea egitearena. Eta hortik urte batzuetara testuinguru desberdinetan jarri zituzten sagu eta tximino hauek. Alde batetik, jarri zituzten ezagutzen ez zituzten testuingurutan, espazioetan eta nola erreakzionatu zuten, nola erantzun zuten sagu eta tximino hauek? Ba kikilduta, iskin batean. Eta jolas librean hezituak (heziak) izan zirenak, aldiz, espazio hori esploratzen hasi ziren, eta, bestetik, berdin jokatu zuten bestelako testuinguru batean. Alegia, jarri zuten bere parekidea zen, ezagutzen ez zuten, baina beste sagu bat jarri zuten eta zer gertatu zen? Ba, ez zutela kodigo sozial (gizarte-kode) horiei erantzuteko gaitasunik eta erantzuten zuten kikiltzen edo agresiboki erasotzen. 

Maitane. Gaur askotan nerabeengandik ikusten dugun jokaera bat. 

Telmo. Horixe da Maitane, gogoeta edo, mahai gainean jarri nahi nuen gogoeta. Gure txikiei jolas librea disfrutatzeko, garatzeko aukera guzti horiek (horiek guztiak) kentzen di(zki)egun neurrian, ez ote ari gara guzti hau (hau guztia) bultzatzen, ezta? Oinarrizko gaitasunak, harremantzeko gaitasunak, murrizteko joera horretan. Beraz, presentzia gehiago jolas libreari eta gutxiago pantailari.

B2
21-10-2024
31149399
00:03:57
1074