Uda Euskal Herrian

Uztaila da, pertsona asko oporretan dago, hondartza denboraldia zabaldu dute baina Euskal Herrian ez daukagu uda girorik: oraindik ere galtza eta mahuka luzeak soinetik kendu ezinik gabiltza. Normala al da?

Andoni Aizpuruk udan Euskal Herrian gertatzen denaren berri eman du eta baita aurtengo udan egingo duenaren iragarpena ere.

 

 

 

 

Itzurun, Zumaia (Gipuzkoa)

 

Irudia: CC BY-SA 4.0

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Ezohikoa izan. Arraroa, ezberdina, ohikoa ez dena. 
- Ohi baino euri gehiago. Normalki egiten duena baino euri kopuru handiagoa.
- Ekarri digu oso sarri. Oso maiz, askotan, maiztasun handiz ekarri digu. 
- Bospasei egun. Bost edo sei egun. Modu berean: bizpahiru, hiruzpalau, lauzpabost...
- Alerik ere ez. Bakar bat ere ez. 
- Hodeitza ere urritu. Hodei kopurua gutxitu, txikitu.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Andoni Aizpuru. 
Egia da aurtengo udaberri amaiera eta uda hasiera bada ezohikoa izaten ari dela alde horretatik ez? Ohi baino euri gehiago egiten ari da, ohi baino tenperatura freskoagoa daukagu baina urte batzuetan gertatzen da hau. Ez da urtero gertatzen baina Euskal Herrian hiru, lau, bost egun eguzkitsu, bero eta gero euria etortzea oso ohikoa izaten da udan.  Aurten ohi baino gehiagotan etorri da euria eta freskura, hori bai. 
Orain arte egoera orokorra izan da Azoreetako antizikloia hor, Atlantiko erdian egon da eta hortik ipar mendebaldeko haizea ekarri digu oso sarri: ohi baino sarriago. Gero aurreko astean aire hotza sartu zuen eta ekaitz handiak izan genituen. 
Hurrengo asterako zer ikusten dugu? Bada, antizikloi hori mugitzen hasiko dela, Europa aldera sartuko dela egun batzuetan gutxienez, e? Ez dut uste hamabost egun eguzkitsu jarraian izango ditugunik baina horrek bermatuko liguke aire beroagoa etortzea. Eta aire beroagoa etortzen denean, noski, bada eguzkiak laguntza izaten du eta hodeitza ere askoz ere lehenago xurgatzen du.
Barnealdean, Nafarroa erdi hegoan, Arabako Errioxan eta, ekainean egin ditu oker ez banago bospasei egun 30 gradutik gorakoak baina kostan alerik ere ez. Hor dago nobedadea, ezta?
Datorren asterako espero dugu dezente beroago etortzea eta hodeitza ere urritzea, hau da, udako eguraldia etortzea egun batzuetan e? 
Azken urteotako prebisioek (iragarpenek) beti berdina ematen dute: uda ohi baino lehorragoa izango da eta ohi baino beroagoa izango da. Joera hori mundu mailan badago eta Europa mailan ere hori zen iragarpena. Zer gertatzen da Euskal Herrian? Bada Euskal Herrian faktore batzuk sartzen direla eta, batez ere, Azoreetako antizikloia nahikoa da ipar mendebaleko haizea sartzea ba, hemen, eta bereziki Euskal Herriko ipar partean freskoagoa eta hezeagoa izateko. Orduan, epe luzeko iragarpen horiek aspaldi honetan eta Euskalmetek berak ere ia utzi zion egiteari. Ze ikusten da Europa mailan gero oro har gerta litekeena gero gurean, pixka bat  esan dezagun mikroklima mailan, ez dela betetzen. 
B1
03-07-2024
31019487
00:01:59
873