Deituiozu!

Mila eta bat gauzatarako erabiltzen dugu telefonoa, eta giltzak edota diru-zorroa bezain beharrezkoa zaigu kalera ateratzeko. Izan ere, nora zoaz egun telefonorik gabe? Telefonoa eskuetan beti, baina zertarako? Bada, deiak egiteko, behintzat, gero eta gutxiago.

Honen harira, Euskadi irratiko Baipasa saioan, Ylenia Benitok topoan bizitako egoera bat kontatu digu.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Engin Akyurt, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Lehengo astean, lanetik bueltan. Pasa den astean, lana amaitu ondoren. 
Baina hala izan behar du. Ez dago beste aukerarik: egoera hori daukagu. 
Ba, hortxe nintzela. Egoera horretan nengoen unean. 
Izengabeko jainkosa hori. Izena jartzen ez diogun emakume hura, egoera bikain salbatu zuena. 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Kazetaria: Ylenia Benito, arratsalde on! 
Ylenia: Kaixo! 
Kazetaria: Gaur zer kontatu nahi diguzu? 
Ylenia: Ba, lehengo astean, lanetik bueltan, topoan, ondoko eserlekuan, neska gazte bat eseri zen. 
Kazetaria: Bai… 
Ylenia: Lehendabizi, Whatsappe(a)n mezu bat idazten ari zela ikusi nuen. 
Kazetaria: Bai… 
Ylenia: Noski, ez nuen irakurtzen zer jartzen zuen, baina bai konturatu nintzen behin eta berriz idatzi eta borratzen zuela. Orduan, idazteari utzi zion eta audio bat bidaltzea erabaki zuen. Baxu-baxu hitz egiten zuen, baina, orain bai, zer esaten zuen bai ulertzen nuen: mutila utzi nahi zuen! Audio batekin? Bai. 
Kazetaria: What? Kar, kar. Barkatu?  
Ylenia: Bai.  
Kazetaria: Baina zure ondoan eserita zegoela bidali zion harremana apurtzeko audio hori? 
Ylenia: Ez zuen bidali. Behin eta berriz egin zuen adioa grabatu, berriz entzun, borratu. Eta berriz grabatu, berriz entzun, borratu… Horrela ibili zen ez dakit, ba, hamar minutu? Ez da zure errua, nirea ezta ere, baina hala izan behar du… Laster beste batekin zoriontsu izango zara! Denbora behar dudala uste dut. Asko maite, maite, asko maite zaitut, baina… Bueno, imajinatzen duzu, ezta? 
Kazetaria: Bai… 
Ylenia: Ba, hamar segundutako (segundoko) audioa zen, baina, buff, nik oso gaizki pasa nuen. Badakizue ni maitasun-kontuetan oso sentibera naizela. Denbora guztian nire buruan zera zegoen: audio hori ez bidaltzea (bidaltzeko) esan beharko nioke? Ze, damutuko da, ez? Aurrerantzean gauzak horrela egiten ez direla ikasiko du edo konturatuko da eta ja berandu izango da. Beraz, Euskadi, mesedez, ez dira mezuak ezta audioak (ere) bidaltzen norbait uzteko. Ez, mesedez! Ba, hortxe nintzela, superurduri e, eta buruari bueltaka, bapatean (bat-batean) gertu zegoen emakume bat neskarengana hurbildu zen eta zera esan zion: Deituiozu!  
Kazetaria: Aaaaaaaaaaaa… Kar, kar. 
Ylenia: Hitz bakarra eta alde egin zuen, e! Galtzarabordan jaitsi zen izengabeko jainkosa hori. Txalo bat mesedez! 
B2
30-10-2023
30649641
00:02:14
1571