Eutanasia Euskadin

Euskadin eutanasiaren legea onartu zenez geroztik bi urte igaro dira eta, tarte horretan, ia 100 pertsonek egin dute eskaera. Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko buruak ibilbide horren inguruko balorazio laburra eskaini du.

Eitbko bideo labur honetan Euskadin eutanasiaren inguruko zenbait datu ezagutu ditzakezu.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Petra, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Batzordeko burua. Talde horretako nagusia, arduraduna.
Arazo handiegirik ez. Arazo berezirik ez, aparteko arazorik ez.
Aspaldidanik eskatzen zuen. Denbora tarte handi batetik hona eskatzen zuen.
Mediku eragozle. Lan zehatz bat egin nahi ez duen edo bere sinismenek lan hori egitea uzten ez dion medikua. 
Ezetza eman. Ezetz esan, erantzun negatibo bat eman.
Lautik bat. Lau pertsonen artetik bat.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Itsaso Bengoetxea da Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua. Bi urte hauek nola joan diren galdetuta: 

Itsaso Bengoetxea. Gure inguruan, behintzat, arazo handiegirik ez dugulako (dugu) aurkitu. Ba azkenean gizarteak aspaldidanik eskatzen zuen zerbait zela (zen). 

Esataria. Osasun arloko profesionalen artean ere bestelako arazo aipagarririk gabe hartu dute eutanasiarako aukera legezkoa izatea.  

Itsaso Bengoetxea. Behintzat, gure profesionalek nahiko egoki hartu dutela eta barneratu dutela.  

Esataria. Gure artean mediku eragozle gutxi dago eta ez da utzi eskaririk aztertu gabe.  

Itsaso Bengoetxea. Egon dira arazo txiki puntualak. Nonbait, mediku objektore (eragozle) batek esaten duela ezetz, baina beti dago besteren bat kasua hartzen duena.  

Esataria. Euskal Autonomia Erkidegoan 90 pertsonak eskatu dute eutanasia, eta 14ri ezetza eman diete. Horietako 10, Berme Batzordearen Osoko Bilkuran aztertu behar izan dituzte desadostasunen bat sortu delako prozesuan.  

Itsaso Bengoetxea. Kasuak ez dira, ez zuriak ez beltzak. Denak daukie (daukate) gris tarte horreek (horiek). Eta horreek ondo aztertu behar dira, azkenean, bueno ba, gai garrantzitsua delako.  

Esataria. Iaz, Euskadin eutanasia prestazioa jaso zutenen artean gehienak erietxean hil ziren, %62. Lautik bat erresidentziaren batean, eta etxean hil zirenak gutxiengoa izan ziren, %12. Batez beste, 60 eta 70 urte arteko gizon-emakumeak izan ziren, eta gehienak, hemen, lehen arretan, euren familia medikuen aurrean ireki zuten eutanasiarako atea.  

B1
03-07-2023
30424786
00:01:42
1736