Sarean egotera behartua

La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez abeslaria ez da oso sarezalea baina, pertsonaia famatua izanik, behartuta sentitzen da sare sozialak izatera eta erabiltzera. Elkarrizketa honetan, sare horiekiko bizipenak eta jarraitzaileekiko gertaerak kontatu ditu.

ETB1eko Eta bihar zer saioan elkarrizketatu dute abeslari ezaguna. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Terapia moduan. Terapia bezala, terapia gisa.  

Behartuta sentitzen. Derrigortuta sentitzen.   

Gorputza jartzearena. Gorputza agerian jartzearen kontua, gorputza erakutsi behar hori.  

Amorrua ematen didala. Haserrarazten nauela.  

Mezuak igual du. Mezuak berdin dio, mezuak bost axola.  

Jakin dezaten irakurri dudala. Haiek jakiteko irakurri dudala.  

Bakoitza berera doa. Norbera bere gauzei begira ari da.  

Alde pixka bat. Ezberdintasun txiki edo apur bat.    


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Leire Palacios aurkezlea. Leire, zuk sareak nola bizi dituzu? 

Leire Martinez abeslaria (La Oreja de Van Gogh). Ez naiz oso sarezalea. Eta uste dut gaur egun bakar bat erabiltzen dudala.  

Leire Palacios. Instagrama.  

Leire Martinez. Bai. Denok bezala, Facebook-eko garaian ireki nuen nire Facebook-orrialdea, baina eske, benetan ez dut erabiltzen, ez naiz bertara joaten eta Twitter ez zait batere gustatzen, ba erabiltzen delako, ez dakit, terapia moduan, edo zer, baina, baina zikinkeria guztia hor ateratzeko. Eta orduan, ez zait batere gustatzen.  

Leire Palacios. Baina zure, zure lanerako garrantzitsuak dira sareak.  

Leire Martinez. Horregatikan (horregatik)  esaten nizun behartuta sentitzen nintzela sareak izatera eta erabiltzera.  

Leire Palacios. Leire, nola bizi duzu gorputza jartzearena sareetan?  

Leire Martinez. Ba ez oso ondo. Berez, gainera, nik nire gorputza ez dut asko erakusten, sareetan. O sea (alegia), ni azaltzen naiz, noski, eta saiatzen naiz ba hori, ondo ateratzen edo ni ondo ikusten naizen argazki horiek erabiltzen. Baina egia da amorrua ematen didala batzuetan, hori, zuk zure ilusioa guztiarekin edo, pentsatzen duzula oso gai garrantzitsua dela zuretzat, edo, eta azaltzen duzu zure barrena, eta derrepente pasatzen da, ba hori, ezer… Eta igual jartzen duzu argazki bat, ba hori, oso polit ateratzen zaren horietako bat, eta ez dakit zer, eta mezuak igual du.  

Leire Palacios. Eta derrepente hor jende guztia…  

Leire Martinez. A zer guapa zauden! Ez dakit zer! Ba amorrua ematen dit, baina egia da, eske horrela funtzionatzen dutela.  

Leire Palacios. Irakurtzen dituzu iruzkin guztiak? 

Leire Martinez. Denak. Eta denei ematen diet bihotza, beno, denei ez. Denei ez, esandakoa gustatzen ez baldin bazait, ez diot ematen, baina normalean bai. Eta ematen diet jakin dezaten irakurri dudala. Bai. Bai. Erantzun, ez dut asko erantzuten, ze(ren) beharko nuke bizitza oso bat. Erantzuten diet, bueno ba, lagunei, horiei bai.  

Leire Palacios. Jaso dituzun mezuen artean zeintzuk dira positiboak eta zeintzuk negatiboak? Egiten baldin baduzu balantza (batezbesteko) bat?  

Leire Martinez. Orokorrean, eske, eske (izan ere), orokorrean ezin naiz kexatu, o sea (alegia), jendea,  nire sareetan sartzen den jendeak normalean gauza politak esaten ditu. Egiatan, o sea, batzuetan inkonexoak (lotura gabeak) ere badira. Esan nahi dut, zu igual ari zara, zerbait gertatu zaizu, eta ari zara, hori… 

Leire Palacios. Kontatzen.  

Leire Martinez. Kontatzen. Eta, eta aber: “¿Cuándo vienen a Ekuador? (Noiz zatozte Ekuadorrera?) Bueno, holakoak beti daude. O sea, bakoitza berera doa baita, ez? Eta bueno, barregarria ere bada. Baina orokorrean, gauza txarrak ez. Egia da gertatzen ari zaidala, jende askok idazten didala nire mezua gustatzen zaielako.  

(audioa erderaz) 

Leire Palacios. Eta nola bizi duzu hori? Zu izatea irudia? 

Leire Martinez. Eske, ni Leire naiz, eta beraiekin nagoenean naiz “La Oreja”ko abeslaria. Punto. Orduan, “La Oreja”ko abeslaria naizenean, pertsonaia bat naiz, nor, nolabait esatearren, ez? Leire izaten jarraitzen dut, baina, baina badago alde pixka bat.  

Leire Palacios. Zenbat argazki eskatu dizkizute?  

Leire Martinez. Ez nuke jakingo, ez nuke zenbaki bat jartzen, ez nuke jakingo.  

Leire Palacios. Zer da sinatu duzun arraroena? 

Leire Martinez. Ba begira! Igual ez da arraroena, ze(ren) asko gertatzen zaigu, baina oraindikan (oraindik) kosta egiten zait, ba hori, barneratzea eta ulertzea norbaitek zuk besoan edo gorputzean firmatutako zer, firma, zure firma edo egindako zerbait tatuatzea. 

Leire Palacios. Serio? Zure sinadura tatuatuta dago?  

Leire Martinez. Baina behin baino gehiagotan.  

Leire Palacios. Eta bidaltzen dizkizute hor, argazkiak?  

Leire Martinez. Argazkiak. Eta hori bai ikaragarria iruditzen zaidala. 

B2
20-02-2023
30135839
00:04:23
1891