Gazteek naturaz duten pertzepzioa
Euskal Herriko gazteek ingurumenarekiko daukaten ezagutzari buruzko ikerketa bat egin da orain gutxi. Emaitzen arabera, ezagutza hori oso baxua da. Eta helduon kasuan? Gai izango zara 10 animalia eta 10 landare-izen emateko?
Iñaki Sanz Azkue Aranzadiko kideak ikerketaren berri eman du Euskadi Irratiko Ekosfera saioan.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu (00:35:24-00:49:09).
Irudia: Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Hezkuntzari buruzko. Hezkuntza oinarri, ikerketagai edo hizpide duena, horren inguruko. Bertako txoriak. Tokian-tokiko, lekuko txoriak Espeziekiko daukagun ezagutza. Espeziei buruz, espezien inguruan zer dakigun, zer ezagutzen dugun. Gainbehera ikaragarria. Beherakada, erorkada, hondamendi oso handia. Asko mugatzen duena. Asko baldintzatzen duena, zerbait lortzea zailtzen duena. Nahiko nabarmenak direnak. Dezente esanguratsuak direnak. Landareekiko itsutasunaren kontzeptua. Landareak ez ikustearen, egongo ez balira gisa jokatzearen kontzeptua. Kontzientzia eza. Kontzientziarik ez dagoenean, kontzientzia gabezia, falta. |
Esataria. Environmental Education Research izeneko aldizkariak, EHUk - Euskal Herriko Unibertsitateak- eta Aranzadik egindako ingurumen-hezkuntzari buruzko lan bat argitaratu du. Iñaki Sanz Azkue, Aranzadiko biologoa, herpetologoa… Kaixo, ongi etorri.
Iñaki Sanz Azkue (Aranzadi). Kaixo, eskerrik asko Willy...
Esataria. Ez bakarrik hori. Gainera, hezkuntzan sartuta. Ikerketa orain argitaratu duzue, lortu duzue artikulua… Eta hori izan da gure aitzakia zu hemen, hona etortzeko. Baina gai honi buruz aspaldian ari zarete lanean, ez?
Iñaki Sanz Azkue. Bai. Nik uste dut momentu honetan niretzako badelako gai bat, ez hemen bakarrik baizik eta maila internazionalean lantzen ari dena, eta bueno ba, ingurumen-ezagutza horrekin eta lotura daukana, ez?
Esataria. Ez dakit salaketa hitza erabil daitekeen hemen, baina bai, askotan aipatzen dugu “eske (izan ere) gazte askok gaur egun ezagutzen dituzte tigreak, errinozeroak, ez dakit zer” Eta bertako txoriak ez dituzue ezagutzen, ez?” Bada arazoa, ez?
Iñaki Sanz Azkue. Bai. Kasu, kasu honetan 12 eta 13 urteko gazteei, gazteekin egindako ikerketa bat da. Ikusi beharko litzateke helduagoekin ere zer pasatzen den. Askotan gazteei buruz hitz egiten dugu, eta bai egia da, ezagutza hori, batez ere bertako espeziekiko daukagun ezagutza hori ba jaitsi dela, ez? Eta nik uste dut ba badela lerro bat oso interesgarria etorkizunari begira, izan ere, ingurumen-hezkuntzako ikerketek ematen dizkiguten emaitzak gero gizarteratzeko edo hezkuntza mailan egin beharreko lerro edo bide horiek diseinatzeko oso interesgarriak izan daitezke. Orduan, saiatu garena horixe bera izan da, ez?
Aipatzen da mundu mailan, momentu honetan ja(da) erronkak baditugu, eta erronka horien artean biodibertsitatearena (bioaniztasunarena) dago. Dagoeneko aditu eta zientzialari askok esaten dute: “Erne, galera eta gainbehera ikaragarria ari da izaten”. Eta horri nola heldu, ez? Eta momentu honetan ikusten duguna da hezkuntzak hor badaukala potentzialitate oso handi bat, eta orduan nik uste dut ikerketa honek balio dezakeela hori, ez?, esateko “nondik tira dezakegu?”
Esataria. Artikuluaren izenburuan aipatzen duzue espreski, jendea bizi den edo gazte horiek bizi diren herriaren edo hiriaren tamainak baduela, bueno, badela faktore bat ez? Asko mugatzen duena edo behartzen duena jakintza eta abar.
Iñaki Sanz Azkue. Bai.
Esataria. Baina ez da hori bakarrik. Esan nahi dut… Ikerketa zabalagoa izan da, ez?
Iñaki Sanz Azkue. Bai. Bueno, Euskal Herriko mila, gutxi gorabehera, bederatziehun eta piko ikasle hartu ditugu, 12 eta 13 urte artekoak, eta esan diegu: “Jarri itzazue, mesedez, 10 animalia eta 10 landare izen”. Eta horrez gain, noski, galdetu diegu zer interes daukaten naturari buruz, naturarekiko zein elementurekiko daukaten interes gehiago… Atera dira ondorio batzuk nahiko nabarmenak direnak. Batetik, oso nabarmena da aldea animalia eta landareen artean.
Esataria. Um. Um.
Iñaki Sanz Azkue. Esango genuke ikasleen % 88ak, oker ez banago, eman ditu 10 animalia-izen. Gero, beste kontua da zein animalia-izen eman dituen… Baina landareen kasuan, esate baterako, % 7a edo ez da izan kapaza (gauza) 10 landare-izen emateko, ez?
Orduan, bueno, hor hasteko badaukagu landareekiko itsutasunaren kontzeptua, ez? Eta gero ja(da) badago kontzeptu bat, berria, sartu duguna. Eta da bertako espeziekiko kontzientzia eza. Zergatik? Ba nabaritu dugulako kanpoko espezie asko aipatzen direla eta bertako espezieak gutxi. Horregatik(an) planteatzen duguna da etorkizunean, hezkuntza mailan ere, kanpo-espazioak erabili beharko liratekeela, baina ez bakarrik aisialdirako, baizik eta bertan hainbat eduki, hainbat konpetentzia landu ahal izateko, eta tartean ba hezkuntza-ikerketa edo metodo zientifikoa edo dena delakoa, ez?