Inspirazioak lanean harrapa zaitzala!

Hainbat aurkikuntza zientifiko zoriaren eraginez, ezustean, lortu izan dira eta zoriaren eragin horrek izen zientifikoa badu: serendipia. Argi dago hala ere, zientzialarien lanak zoria baliatzeaz gain, plangintza eta lan handia eskatzen duela.

Baipasa saioan, serendipiaz eta zoria tarteko lortu izandako aurkikuntzen inguruan aritu dira. 

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Myriams-Fotos, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ikerketa sakona. Azterketa handia, zabala, tentuz egindakoa. 

Bidean topatu. Prozesuan aurkitu.

Planifikazio horrez gain. Planifikazio hortaz aparte.

Bilatu beharrean. Bilatu ordez.

Serendipia bidez garatu. Serendipiari esker, bere eraginez garatu.

Oso bitxiak ziren. Benetan arraroak, bereziak ziren. 

Sekulako eragina izan. Izugarrizko, ikaragarrizko, erabateko eragina izan. 

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
A esataria. Takilez hitz egiten abiatu dugu gaur Baipasa, kontatu digute  gure gonbidatuek nola joan diren berritzen gordailu edo kutxatila horiek. Etxeko gauzak gordetzeko gordailuetatik hasi eta gordailu elektronikoetara. Nola iritsi dira asmakizun horretara? Kasualitatez? Hala ikerketa sakona egin ondotik, Marijo?
B esataria. Ba zer dago, ezta, asmakizunen atzean? Ikerlariek bilatu eta aurkitu egiten dituzte erantzunak, batzuetan bidean topatzen dituzte… ez dakit, sagarra buru gainera erori zitzaiolako definitu zuen Newtonek grabitatea? Edo penizilinaren deskubrimendua ez ote zen ba kasualitate bat izan? 
A esataria. Jon Mattin Matxain, arratsalde on! 
Jon Mattin Matxain. Arratsalde on, kaixo!
A esataria. Beno, kasualitateak, jakina, gertatzen dira baina zientziaren arloan, aurkikuntza zientifikoen atzean, orohar planifikazio handia dago, ez?
Jon Mattin Matxain. Beno, hala, hala izaten da, ez, nahiz eta bueno pues, planifikazio horrez gain ba batzuetan ere kasualitateak edo zoriak ere parte hartzen du gure egunerokotasunean. Eta, zentzu horretan esan beharra daukagu ba txiripak ere zientzian bere jokoa daukala. Gure kasuan, ba normalean guk (gu)  galdera zientifikoei erantzun bila gabiltza eta askotan ba galdera baten erantzuna bilatu beharrean beste batena aurkitu egiten dugu (aurkitzen dugu), nahigabe, eta horri esker, aurrerapenak ere gertatu izan dira. Teknikoki izen bat dauka horrek eta bere hitza da serendipia.
B esataria. Serendipia
A esataria. Eta asko al dira kasualitate edo serendipia kasuan zientziaren, serendipia kasuak zientziaren historian?
Jon Mattin Matxain. Bueno, uste duguna (ditugunak) baino gehiago. Asko txikiak dira eta ez dira famatuak bihurtu, beste batzuek famatuak izan dira aurkikuntza garrantzitsuak ekarri dituztelako, ez? Eta hor daukagu adibidez Newtonek eta Einsteinek, oso zientzialari famatuak,  onartu egin zuten bere (beraien) aurkikuntza batzuetan behintzat serendipia(k) parte hartu zuela. Eta gaur adibide batzuk kontatuko ditugu.
B esataria. Ba oso ondo!
Jon Mattin Matxain. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun gauza asko serendipia bidez garatu izan dira. Ba adibidez: konpresak, tefloia, tefloia da azkenean zartaginetan ez itsasteko erabiltzen den materiala, ez? Belkroa, post-itak, tinte (tindu, tindagai) artifizialak… horiek serendipia bidez garatu izan dira. Tinteak, oso gauza kuriosoa da, tinte artifizialak oso berriak dira nolabait esateko. Lehen beti tinte naturalak erabiltzen ziren eta kolore batzuk oso, oso, oso bitxiak ziren eta oso zailak eta garestiak lortzen. Eta egun batean, beste zerbait bilatzen, Malariaren aurkako medikamentu bat bilatzen, alkoholetan, kimikari batzuek alkoholetan disolbatu egin zuten substantzia bat eta ikusi zuten purpura kolorea lortzen zela eta hori zen garestienetako bat. Eta, bueno, Malariaren aurkako medikamenturik ez zuten lortu baina bai tinte artifizial bat purpura kolorea lortzeko, eta modu honetan,  hortik tiraka beste koloreak eta abar eta abar, sortu egin ziren (sortu ziren). Eta horrek sekulako eragina izan zuen industria textilean (ehungintzan) ze gutxi gorabehera garai hartan Nylona, Poliestirenoa… horrelako fibra (zuntz) sintetikoak garatu egin ziren (garatu ziren) eta horrek sekulako berrikuntza ekarri zuen arropagintzan. 
A esataria. Jon Mattin, agur esan behar dizugu baina beharbada, amaitzeko esan beharko duzu guzti honen atzean lana badagoela ze orain mundu guztiak pentsatuko du zientzialariak serendipiarengatik bizi zaretela…
Jon Mattin Matxain. Hori da, hori da! Eta ez, atzetik lan asko (handia) dago eta gainera zoria aprobetxatzen ere jakin behar da. Zera, Picassok esaten zuen, ez? “Inspirazioak lanean harrapa zaitzala!”
B2
03-10-2022
29718917
00:03:48
820